Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren akustikoa. 15:00etan: Albisteak. 18:0...

Mongolia. El espíritu del Nomada izenburuko ikus-entzunezkoa emango dute gaur, ostegunean, Amaia Kultur Zentroak antolatzen duen Zure Abenturaren Bila ikus-entzunezkoen programaren barruan. Proiekzioa gazteleraz izango da, 19:30etik aurrera, eta doan...

Aralarrek ere aurkeztu du Errenteriako alkatetzarako hautagaia, eta Iñigo Imaz izango da. Zerrenda independenteekin osatu du Aralarrek, “demokrazia, sozialismoa, euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna” komunean dituzten pertsonekin. Marina ...

Literatura dute gustuko eta idazten trebeak direla erakutsi dute. Asier Badiolaz, Garazi Alegriaz eta Aritz Olartez ari gara. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak dira lehenengo biak eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikaslea hirugarrena. Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketako sari bana jaso dute. Herenegun eman zieten saria, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Aurten 217 ikaslek aurkeztu dituzte lanak sarietara, narrazioan eta poesian. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Garazi Alegriak, esaterako, bigarren saria jaso du A mailako Narrazio alorrean, Hiru urte izeneko lanagatik. Bulimiaren gaia hautatu du Garazi Alegriak: «Bulimiarekin gaixo egon den neska baten istorioa da. Hiru urte eman ditu ospitalean, eta etxeratzean sendatzeko prozesua nolakoa izan den kontatzen du», argitu du Alegriak. Lana idatzi baino egun batzuk lehenago bulimiaren gaineko film bat ikusi zuela aitortu du Alegriak, eta «ideiak hortik hartu zituela». Saria jaso eta egun berean Hitzari esan zionez, urduri izan zen oso sari banaketa bitartean, baina era berean oso pozik: « Lan bat aurkezten dudan lehen aldia da eta ez nuen saririk espero», dio zintzoki. Asier Badiolak eta Aritz Olartek, bien bitartean, olerki alorreko sariak eskuratu dituzte. A mailako hirugarren saria eskuratu [...]

Espainiako Estatuko Karate Federazioa,erakunde publiko eta gorputz kirol titulu ofizialak ematearen erantzule nagusia da estatu mailan. Federazioaren barneko sail bat da kenpo. Duela gutxi, gerriko beltzeko seigarren dan-a lortzeko azterketa egin berri du, lehen aldiz. Izan ere, orain arte aurrez aurreko borroka edo kenpoa, ez zegoen sistema horretan sartua. Bosgarren dan-era arteko sistema zegoen kenpoan. Kontua zen, nazioarteko irakasle batzuek, erakundeen aitortutakoa baino maila altuagoa zutela. Horien artean dago Shihan Vidal, Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko zuzendari teknikoa. Orain, Vidalek dagoeneko badu gerriko beltzeko seigarren dana, Espainiako Estatuko beste bi irakaslerekin batera. Baina, berez, Japonian oinarritutako eskolakoren barenan, zortzigarren dana dauka. Mundu mailan, altuenetako maila, alegia. Vidalek lortutakoari esker, kenpo praktikatzen duten eskoletako erreferentzia bihurtu da Honbu: “Lehen baino gorago, Oiartzun postu garrantzitsuan kokatu du, estatu mailan”.

Laugarrenez belaunaldien basoan zuhaitzaren eguna egingo dute eztidamu

Hondarribiko Musika Eskola bigarren hiruhilabeteko entzunaldiekin lanean dabil hilabeteotan, eta elkar trukeko kontzertua eskainiko du Zangozako Musika Eskolako Bandarekin, ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Amuteko auzo elkartean. Juan Carlos...

Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Denboraldia hasi zutenetik kontzertuak eskaintzen dituzte ostiral eta larunbatero eta asteburu honetan ere, punta-puntako artistak izango dira ...

Oiartzuarrak eta herrian lan egiten duten kanpotarrak kexu dira. Ekialdebus garraio publiko egitasmoa martxan jarri ondoren, Oliden kanpineko geltokia eta Arraguatik herrigunerako (H2arena, Mendingoa) kendu dituztelako dira kexu. Olidengoa —Carrefour...

Joan den asteburuan Pasaia Kirol Taldeko Gazte Mailakoek Gipuzkoako Kopa etxera ekarri zuten. Zuri-gorriek Martuteneren kontra jokatu zuten Astigarragako futbol zelaian eta 4-2 irabazi zuten. Taldekideek azaldu dutenez, emozioa guztiaren gainetik egon...

Hondarribiak nazioarteko prentsan interesa sortu du beste behin, eta gastronomiaz gain, kalitatezko bertuteek, Finlandiako kazetariak erakarri ditu oraingoan. Hondarribian izan diren bi kazetariek, Finlandiako hainbat hedabide ordezkatzen dituzte, Gl...

Ama Guadalupekoa taldeko bost judokek Euskal Herriko XXX. Eskola Jokuetan parte hartu zuten iragan asteburuan Gasteizen. Maialen Ramos Hondarribiko judoka baja garrantzitsua izan zen arren, taldeak bost domina eskuratu zituen. Bost judoka, bost domina...

Talaia ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleek literatura lehiaketetan parte hartu dute 2010-2011 ikasturtean eta hainbat sari eskuratu dituzte azken hilabeteotan. Euskarazko testuakdira guztiak eta maila polita erakutsi dute Hondarribiko ikasleek. P...

Iazko apirilaren 17an, Hemofiliaren Munduko Egunaren harira, Txomin Olazabalek bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen, Chroniques des jours entiers, des nuits entières goiburukoa. Esperientzia horren ondotik, aurten Un paradis d’enfer aurkeztuko du...

Urteko Piriniotarako lehen irteera prestatu dute Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek. Aragoi erdialdera joango dira asteburuan (hilak 4 eta 5). Larunbatean Echo Bailaratik abiatuko dira eta hortik Acher Gaztelura (2.390 m...

Asteburuan Irunen emakume bati sexu erasoa egin ziotelako elkarretaratzera deitu ditu bihar herritarrak Irungo Bilgune Feministak: 19:30ean izango da, Zabaltza plazan.

Hezkuntza eta Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Ekintzetarako. Gogorarazi dutenez, Txikien Udalekuetan (2005-2007 urtean jaiotako haurrak) izena emateko aukera dago oraindik Erdigunean, eta zehazki, abuztuaren...

Oiartzungo Argazki Artxibotik aukeratutako 700 argazki ingururekin DVDa osatu du Udalak, eta datozen egunetan etxez etxe banatuko duela iragarri du. Aukeraketa auzo guztietako oreka mantenduz egin dute, “XX. mendean barrena bidaiatuz, txuri-belt...