Oraindik plazak geratzen dira Udako Ekintzetarako
Hezkuntza eta Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Ekintzetarako. Gogorarazi dutenez, Txikien Udalekuetan (2005-2007 urtean jaiotako haurrak) izena emateko aukera dago oraindik Erdigunean, eta zehazki, abuztuaren...
Hezkuntza eta Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Ekintzetarako. Gogorarazi dutenez, Txikien Udalekuetan (2005-2007 urtean jaiotako haurrak) izena emateko aukera dago oraindik Erdigunean, eta zehazki, abuztuaren lehen hamabostaldian. Horrez gain, Ludoteketan ere (1999-2004an jaiotako haurrak) tokia dago Beraunen, uztaileko lehen eta bigarren hamabostaldian, eta baita Erdigunean ere abuztuko lehen hamabostaldian.
Izena emateko Hezkuntza eta Gazteria Sailetik pasatu beharko da (Merkatuzarren dago Pablo Iglesias kaletik sartuta) ekainaren 3a baino lehen. Bulegoa 09:00etatik 14:00etara dago irekita. Ohartarazi dute bakarrik Errenteria-Oreretan erroldatutako haurrak apuntatu ahal izango direla, eta lehendik plaza ez daukatenak.

