Abestiak trukatuko dituzte Zangozako Musika Eskolarekin

Hondarribiko Musika Eskola bigarren hiruhilabeteko entzunaldiekin lanean dabil hilabeteotan, eta elkar trukeko kontzertua eskainiko du Zangozako Musika Eskolako Bandarekin, ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Amuteko auzo elkartean. Juan Carlos...

Hondarribiko Musika Eskola bigarren hiruhilabeteko entzunaldiekin lanean dabil hilabeteotan, eta elkar trukeko kontzertua eskainiko du Zangozako Musika Eskolako Bandarekin, ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Amuteko auzo elkartean. Juan Carlos Sirventen zuzendaritzapean, hondarribiko ikasleek estilo ezberdinetako abestiak prestatu dituzte. Beste behin, gaztetxoek euren abestiak aukeratu dituzte eta rocka naiz klasikoa entzun ahal izango da, instrumentu ezberdinekin interpretatuta. Zangozako musikariek Jokin Borromeoren zuzendaritzapean aldiz, euren ekarpena egingo dute, eta musika elkartrukatzeko ekitaldia izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.