Oiartzungo Argazki Artxiboaren DVDa banatuko dute etxez etxe

Oiartzungo Argazki Artxibotik aukeratutako 700 argazki ingururekin DVDa osatu du Udalak, eta datozen egunetan etxez etxe banatuko duela iragarri du. Aukeraketa auzo guztietako oreka mantenduz egin dute, “XX. mendean barrena bidaiatuz, txuri-belt...

DVDaren azala

Oiartzungo Argazki Artxibotik aukeratutako 700 argazki ingururekin DVDa osatu du Udalak, eta datozen egunetan etxez etxe banatuko duela iragarri du.

Aukeraketa auzo guztietako oreka mantenduz egin dute, “XX. mendean barrena bidaiatuz, txuri-beltzeko argazkiekin hasi eta koloretakoekin bukatuta”. Herriko festen eta ospakizunen ibilbidea erakusten dute bildu dituzten argazkieek, “Oiartzungo kultura-ohituren bilakaera ikusteko”.

Erronka handia
Argazki Artxiboa osatzea legegintzaldi honetan Kulturaren arloan jarritako erronkarik handienetako bat dela gogorarazi dute Udaletik, eta lana zaila dela: “Lan mardula egin da, zenbait herritarrek jasota zituzten argazkiak bildu eta herritar guztien ondare bihurtzeko”.

Argazki Artxiboa osatzeko lana, baina, ez da bukatu, eta ondare hau aberasten jarraituko duela jakinarazi du Udalak.

Baten batek argazki zaharren DVDa etxean jasoko ez balu, Udaletik azaldu dute udaletxeko informazio bulegoan eskuratu ahal izango duela.

Digitalizazioa
Era berean, Argazki Artxiboak bildutako materiala digitalizatzea proiektuaren helburuetako bat izan dela ere gogorarazi dute Udaletik. Asmoa argazkiak biltzea eta sarera igotzea da, herritarrek eta kanpotarrek ere eskura izan ditzaten.

Jasotako argazki asko dagoeneko www.euskomedia.org helbidean zintzilikatuta daude, edonoren eskura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.