Piriniotara irteera prestatu du Itsastarrak-ek
Urteko Piriniotarako lehen irteera prestatu dute Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek. Aragoi erdialdera joango dira asteburuan (hilak 4 eta 5). Larunbatean Echo Bailaratik abiatuko dira eta hortik Acher Gaztelura (2.390 m...
Urteko Piriniotarako lehen irteera prestatu dute Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek. Aragoi erdialdera joango dira asteburuan (hilak 4 eta 5).
Larunbatean Echo Bailaratik abiatuko dira eta hortik Acher Gaztelura (2.390 metro) igoko dira. Igandean, Echotik bertatik ere Forca mendira edo Forcako Atxarrera (2.390 metro) joango dira. Hortik Zurizara jaitsiko dira eta ondoren Echoko Bailarara itzuliko dira.
Izena emateko
Interesdunek hiru telefono zenbaki hauetako batera deitu behar dute Piriniotako irteeran parte hartzeko: 943 39 07 26, 943 39 60 55 edo 943 39 07 26.


