Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Pasa den asteazkenean 2011ko Bidelan-Kirolgi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten Donostiako Kirol etxean. Taldea osatuko duten txirrindulari eta teknikariak aurkezteaz gain, bi txirrindulari omendu zituzten, bat Niko Santisteban txirrindulari erren...

Asteburura begira, klake ikastaroa antolatu du Errenteria-Oreretan, Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Ikastaroa hiru egunetan izango da Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta gaur hasiko da, 19:00etan, goi mailako ikasleekin. Klaseak ordu eta erd...

Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea irekiko dute datorren astean. Hilaren 28tik (astelehenetik) apirilaren 16ra, Gazte Informazio Bulegoan izango da horretarako aukera (Mendiburu kalea 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era). Udalekuen helburua bertan parte hartzen duten haurrek jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako toki bat izatea dela gogorarazi dute Udaletik: “Gozatzeaz gain, euren autonomia pertsonala finkatzen lagunduko dien tokia”. Uztailaren 1etik (ostirala) 29ra (ostirala) izango dira udaleku irekiak, 09:30etik 13:30era, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Udalekuetan parte hartu dezakete 1999 eta 2007 urteen artean jaiotako haur oiartzuarrek edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenek (bigarren kasuan, haurrek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute). 70 euroko kuota dute udalekuek. Autobus zerbitzua eskatzen dutenek 26 euro gehiago ordaindu beharko dituzte (96 euro guztira). Hala ere, familia bereko hiru haurrek izena ematen dutenean, %25eko deskontua izango dute kuotan. Izena eman aurretik ordaindu behar da kuota Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260044447 kontu korronte zenbakian, haurraren izen-abizenak adieraziz. Ordainagiri horrekin batera, haurren Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia ere entregatu beharko dute gurasoek Gazte Informazio Bulegoan. Izena ematerakoan haurrek alergiarik duten, botikarik hartu behar duten edo laguntza berezirik behar ote duten adierazi beharko dute. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, zein autobus geltokitan igo [...]

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak Arnedora irteera egingo du apirilaren 2an. Bodega ekologiko batera bisita egingo dute lehenik eta oinetakoen museora joango dira ondoren. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 3...

Lezok aurrekontu “murritzak” —Haritz Salaberria alkateak definitu duen moduan— izango ditu aurten. Atzo ezohiko udalbatzarra egin zuten eta bertan onartu zituzten aurrekontuak. Ezker abertzaleko zinegotzien (bost zeuden atzo) aldeko botoa jaso zuen aurrekontu proposamenak. Alkateak aurrekontuen nondik norakoak azaldu zituen, modu orokorrean: pertsonal gastuaren eta gizarte zerbitzuetako gastuaren igoera eta, horrez gain, iazko aurrekontuaren soberakinaren zain geratuko direla bra txikiei aurre egiteko. EAJk aurka bozkatu zuen. Kepa Garbizu bozeramaileak azaldu zuenez, aurrekontuak “nahiko ondo planteatuak daude, beren eskasiarekin”. Hala ere, ez zeuden ados etxebizitzatutelatuei eskainiko zaien diru partidarekin. Izan ere, 3.000 euro bideratuko dituzte bertara eta “gutxiegi” iruditu zitzaien jeltzaleei, gastu guztiak estaltzeko. Alkateak erantzun zien apartamenduen gastua aurrekontuko beste atal batzuetan jasotzen zela, eta gastua igoz gero, diru erreserba batekin aurre egingo zaiela gastuei. PSE-EEko zinegotzi Mikel Antxon Arrizabalaga abstenitu egin zen. Hainbat gasturekin ez zegoela ados adierazi zuen, “baina bai Herri Eskolako jangelari eskaintzen zaionarekin”. Onartu ondoren, alegazioak jartzeko hamabost eguneko epea indarrean sartu zen, eta alegaziorik ez badago, indarrean sartuko dira aurrekontuak. Udalbatzarreko bigarren puntuari dagokionez, Lezoko Udalak aurten Oarsoaldea Garapen Agentziari bideratuko dion diru zatia eztabaidatu zuten. Krisi ekonomikoa dela eta, diru partida hori ere “murritzagoa” izateko proposamena aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak, “baina Oarsoaldea Garapen [...]

Miguel Buen izango da datozen hauteskundetako Bidasoa-Oiartzungo kandidaturako zerrendaburua. Bidasoko eskualdetik, Buenekin batera, Maite Cruzado egungo Irungo zinegotzia eta Iosu Alvarez, Hondarribiko bozeramailea zerrendako bigarren eta bostgarren h...

Sun magoak Sunkers ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, martxoaren 26an, Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan. Koreografia, soinua, argiztapena eta piroteknia erabiltzen ditu Sunek bere azken lanean.Ikuskizun honek orain arteko emanaldi guztietan arrakast...

Hondarribiko ostalariek elkartasun eta babes mezua bidali diete Kouji Fukaya eta Yukio Konishi sukaldari japoniarrei. 2006an Hondarribian izan ziren bi sukaldariak, Japoniako Sukaldaritzaren Hamabostaldian. Fukayak tsunamiaren eraginak jasan ditu Hakod...

Gaur, Gurutze Berpiztu egitasmoaren barnean egin duten diagnostikoaz hausnartzeko auzo-bilera antolatu dute Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Oiartzungo Udalak. Hitzordua Bizardia elkartean jarri dute, 19:00etan. Bertan, Gurutze Berpiztu diagn...

Irun dastatu ekimenaren barnean heldu diren bi asteetan La Salle eta Irungo Atsegiña elkarte gastronomikoetan egitekoak diren Irungo sukaldeak goiburuko sukaldaritza ikastaroetarako ez da lekurik geratzen. Hala jakinarazi du Udalak. Asko dira tailerre...

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak herri bazkaria antolatu du hilaren 25erako. Eguna, baina, ez da bazkarira bakarrik mugatuko: hiriko koadrilek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Ondoko koadroan dago egunaren behin-behineko egitaraua. 1.200 pertsona espero dituzte aurten herri bazkarian. Izan ere, iaz, 800 pertsonentzako tokia prestatu zuten, baina 150 irundar txartelik gabe gelditu ziren. Irungo Udalaren laguntza izan du ekimenak, eta Betti Gottikoek babes hori eskertu dute. Betti Gottitik nabarmendu dute adin eta pentsakera guztietako jendearentzat dela Koadriñen Eguna. Hori bai, 18 urtetik gorakoak izan behar dute koadriletako kideek. Egunean aterako duten diru etekina elkartearen jardueretarako erabiliko dute. Kamisetak eta olinpiada Egunaren barruan, kamiseta lehiaketa eta olinpiadak egingo dituzte. Hala, kamiseta lehiaketan, originaltasuna baloratuko du epaimahaiak, eta horietan euskarazko esaldiren bat egotea eskatu dute. Hilaren 18a baino lehen bidali behar dira kamiseten diseinuak herribazkaria@gmail.com helbidera: hiru lehenek jasoko dituzte sariak, eta bazkarian emango dituzte. Horrez gain, gainontzeko parte hartzaile guztien artean beste bost sari zozkatuko dituzte. Koadrilen arteko olinpiadak, berriz, hilaren 25eko goizean egingo dituzte. Txartelak erosterakoan eman behar dute izena koadrilek. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute gehien jota hogei koadrilentzako tokia izango dela olinpiadetan, eta zortzi gelditu arte jokoak egingo dituzte: zortzi koadrila horiek jokatuko dute finala. Taldeek izena [...]

Pasa den asteburuan, Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bederatzi kirolarik, Madrilen. Beste behin erakutsi dute herriko kirolariak onenenetakoak direla kenpon. Izan ere, bederatzitik zazpik saria ekarri dute etxera. Madrilgo Kirol Batzorde Gorenaren instalazioetan 300 kirolari inguru bildu ziren asteburuan, aurretik zegozkien lehiak (autonomietakoak) gainditu ondoren. Formetan lehiatu ziren —armekin eta arma gabe—, defentsa pertsonalean, eta borrokan —puntuan eta jarraian—. Horien artean zeuden Zuhaitz Astarloza, Alain Isasa, Jon Ander Rodriguez, Alain Basasoro, Pedro Rekalde, Ana Perez, Zuriñe Ostolaiz, Sergio Granado eta Marina Amorim, Honbuko ordezkariak, Euskal Herriko Selekzioaren barnean. Bederatzi kirolari horietatik zazpi lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Espainiako Estatuko lehian. Emaitza horiekin kirolariek berriro erakutsi dute, Honbutik nabarmendu dutenez, Oiartzungo eskola dela Iberiar Penintsulako onenenetako bat, eta irakasleek oso lan ona egiten dutela, Shihan Vidalen gidaritzapean, eta Pilar Martinez Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendariaren laguntzarekin. Era berean, garaipenak Udalari eta oiartzuar guztiei eskaini dizkiete, duela ia 30 urtetik kenpoa babesten dutelako. 2012an 30 urte beteko dira Oiartzunen kenpo praktikatzen hasi zirenetik, Shihan Vidalen eskutik. Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin Emaitzak: Jon Ander Rodriguez. Espainiako txapelduna: puntu borrokan, borroka jarraian eta formetan armekin. Espainiako txapeldunordea defentsa pertsonalean, Kadete Mailan, promesa kategorian. Marina Amorim. Espainiako [...]

La Trova musika eta antzerki talde nafarrak El Reverso del Verso ikuskizuna aurkeztuko du igande arratsaldean Irunen, Javier Hornoren zuzendaritzapean —egilea eta antzezlea ere bada—. Amaia Kultur Zentroan izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera orokorrak 12,80 euro balio du, eta 8,40 gazte txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Ikuskizun berri honetan, La Trovak politikoki zuzena izan beharko du, eta arazoak salatu beharko ditu, esaterako, etxebizitzarena edo loezinarena, hezkuntzako azken irrintzia erabiliz, alegia, ikaslea irakaslea iraintzen.

Jardunaldi extremadurrarrak antolatu dituzte iganderako, ekainak 5, Zabaltza plazan. 10:00etan hasita, Guadalupe eta Hurdeetako (Extremadura, Espainia) produktu gastronomikoen salmenta egongo da. 12:30ean Donostiako Extremadurako Etxeko Virged de Guada...

Ikasturtea bukatzen ari dela eta, jaia antolatu dute ostiralerako Pasaia-Lezo Lizeoko guraso lezoarrek. Mendekosteen atarian ospatuko dute jaia, eta horretarako arrazoiak azaldu dituzte Alain Idigoras eta Aitor Sarasola Lizeoko Artezkaritza Kontseiluko...

Mamuteko bulegoetan dagoen Surya Yoga zentroan, Anusara Yoga tailerra antolatu dute astebururako. Susana Garcia Blanco irakasleak emango ditu eskolak, larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara. Asteburuko eskolak 90 e...

Bidasoko Arrantzaleen Elkarteak arrantza denboraldiko hasiera ekitaldia egingo du larunbatean, ekainaren 4ean, Ontxistan (Biriatu). 08:00etan hasiko da ekitaldia.

Pontika auzoko Arramendipe erretiratuen elkarteak irteera antolatu du Nafarroako Almandoz herria bisitatzeko. Irteera hori hilaren 11n (larunbata) egingo dute, eta parte hartzeko aurretik izena eman beharko da elkartean bertan.

Euskal Kostaldeko Motorcycle taldeak (AMCB) antolaturik, motor eta auto zaharren erakustaldia eginen dute asteburuan Hendaiako Bidasoa ordokian, Zokoburu auzoan. Garai bateko ibilgailuen erakusketaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dute Lapurdiko kostaldeko auto eta motor klasikoen lagunek: kanpaldia, kontzertuak, kotxe amerikarrak, jateko eta edateko saltokiak…