Fukaya eta Konishi sukaldari japoniarrei babesa Hondarribitik

Hondarribiko ostalariek elkartasun eta babes mezua bidali diete Kouji Fukaya eta Yukio Konishi sukaldari japoniarrei. 2006an Hondarribian izan ziren bi sukaldariak, Japoniako Sukaldaritzaren Hamabostaldian. Fukayak tsunamiaren eraginak jasan ditu Hakod...

Hondarribiko ostalariek elkartasun eta babes mezua bidali diete Kouji Fukaya eta Yukio Konishi sukaldari japoniarrei. 2006an Hondarribian izan ziren bi sukaldariak, Japoniako Sukaldaritzaren Hamabostaldian. Fukayak tsunamiaren eraginak jasan ditu Hakodate hirian –Vascu jatetxea eta La Concha taberna ditu bertan–. Konishiren jatetxea Osakan dago, eta ez du Japoniako gertakariengatik kalterik jasan.

Hondarribiko ostalariek animo mezuak bidali dizkiete bi sukaldariei, eta “ahalik eta azkarren normaltasunera itzultzeko” desioa agertu diete. “Gure artean izan zirenean izan genuen esperientzia gastronomikoa eta pertsonala ahaztezina izan zen”, azaldu dute hondarribiarrek. Hala, hiriko jatetxeetako arduradunek argazkia atera dute japoniarrei bidaltzeko. Argazki horretan daude Alameda jatetxeko hiru sukaldari japoniarrak: Erina Yamanaka, Massafumi Koyama eta Tetsuro Maeda.Hondarribiko ostalariak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.