Bilera, gaur, Gurutzeren diagnostikoaz
Gaur, Gurutze Berpiztu egitasmoaren barnean egin duten diagnostikoaz hausnartzeko auzo-bilera antolatu dute Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Oiartzungo Udalak. Hitzordua Bizardia elkartean jarri dute, 19:00etan. Bertan, Gurutze Berpiztu diagn...
Gaur, Gurutze Berpiztu egitasmoaren barnean egin duten diagnostikoaz hausnartzeko auzo-bilera antolatu dute Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Oiartzungo Udalak. Hitzordua Bizardia elkartean jarri dute, 19:00etan.
Bertan, Gurutze Berpiztu diagnostikoaren barruan auzotarrekin landu dituzten hiru ildoak eta atera dituzten ondorioak aurkeztuko dituzte: auzo giroa eta identitatea indartzea, auzoko zerbitzuak eta bizi kalitatea hobetzea eta garapen sozioekonomikoa sustatzea, dibertsifikatzea eta sendotzea izan dira hiru ildo horiek.
Ildo bakoitzaren barnean, proposamen zehatzak landu eta aztertuko dituzte.
Gurutzetar guztiek horiek ezagutu eta euren iritzia helarazteko aukera izango dute gaur, Urkiri Salaberria dinamizatzailearen eskutik.

