Betti Gottiren Koadrila Egunean 1.200 pertsona espero dituzte
Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak herri bazkaria antolatu du hilaren 25erako. Eguna, baina, ez da bazkarira bakarrik mugatuko: hiriko koadrilek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Ondoko koadroan dago egunaren behin-behineko egitaraua. 1.200 pertsona espero dituzte aurten herri bazkarian. Izan ere, iaz, 800 pertsonentzako tokia prestatu zuten, baina 150 irundar txartelik gabe gelditu ziren. Irungo Udalaren laguntza izan du ekimenak, eta Betti Gottikoek babes hori eskertu dute. Betti Gottitik nabarmendu dute adin eta pentsakera guztietako jendearentzat dela Koadriñen Eguna. Hori bai, 18 urtetik gorakoak izan behar dute koadriletako kideek. Egunean aterako duten diru etekina elkartearen jardueretarako erabiliko dute. Kamisetak eta olinpiada Egunaren barruan, kamiseta lehiaketa eta olinpiadak egingo dituzte. Hala, kamiseta lehiaketan, originaltasuna baloratuko du epaimahaiak, eta horietan euskarazko esaldiren bat egotea eskatu dute. Hilaren 18a baino lehen bidali behar dira kamiseten diseinuak herribazkaria@gmail.com helbidera: hiru lehenek jasoko dituzte sariak, eta bazkarian emango dituzte. Horrez gain, gainontzeko parte hartzaile guztien artean beste bost sari zozkatuko dituzte. Koadrilen arteko olinpiadak, berriz, hilaren 25eko goizean egingo dituzte. Txartelak erosterakoan eman behar dute izena koadrilek. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute gehien jota hogei koadrilentzako tokia izango dela olinpiadetan, eta zortzi gelditu arte jokoak egingo dituzte: zortzi koadrila horiek jokatuko dute finala. Taldeek izena [...]
Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak herri bazkaria antolatu du hilaren 25erako. Eguna, baina, ez da bazkarira bakarrik mugatuko: hiriko koadrilek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Ondoko koadroan dago egunaren behin-behineko egitaraua. 1.200 pertsona espero dituzte aurten herri bazkarian. Izan ere, iaz, 800 pertsonentzako tokia prestatu zuten, baina 150 irundar txartelik gabe gelditu ziren. Irungo Udalaren laguntza izan du ekimenak, eta Betti Gottikoek babes hori eskertu dute.
Betti Gottitik nabarmendu dute adin eta pentsakera guztietako jendearentzat dela Koadriñen Eguna. Hori bai, 18 urtetik gorakoak izan behar dute koadriletako kideek. Egunean aterako duten diru etekina elkartearen jardueretarako erabiliko dute.
Kamisetak eta olinpiada
Egunaren barruan, kamiseta lehiaketa eta olinpiadak egingo dituzte. Hala, kamiseta lehiaketan, originaltasuna baloratuko du epaimahaiak, eta horietan euskarazko esaldiren bat egotea eskatu dute. Hilaren 18a baino lehen bidali behar dira kamiseten diseinuak herribazkaria@gmail.com helbidera: hiru lehenek jasoko dituzte sariak, eta bazkarian emango dituzte. Horrez gain, gainontzeko parte hartzaile guztien artean beste bost sari zozkatuko dituzte.
Koadrilen arteko olinpiadak, berriz, hilaren 25eko goizean egingo dituzte. Txartelak erosterakoan eman behar dute izena koadrilek. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute gehien jota hogei koadrilentzako tokia izango dela olinpiadetan, eta zortzi gelditu arte jokoak egingo dituzte: zortzi koadrila horiek jokatuko dute finala. Taldeek izena ematerakoan 30 euro ordaindu behar dituzte: olinpiadetara agertzen badira, diru hori itzuliko diete.
Bazkarirako sarrerak
Hilaren 3an eta 10ean 18:30etik 20:30era salduko dituzte bazkarirako sarrerak (16 euroan) EKT elkartean (Larretxipi, 12). Hilaren 4ean eta 11n, berriz, goizez eros daitezke: 11:30etik 13:00etara, EKTn ere. Argibide gehiago Berri Gottiren webgunean
lor daitezke.


