Ikasturte bukaera ospatuko dute Lizeokoek

Ikasturtea bukatzen ari dela eta, jaia antolatu dute ostiralerako Pasaia-Lezo Lizeoko guraso lezoarrek. Mendekosteen atarian ospatuko dute jaia, eta horretarako arrazoiak azaldu dituzte Alain Idigoras eta Aitor Sarasola Lizeoko Artezkaritza Kontseiluko...

Ikasturtea bukatzen ari dela eta, jaia antolatu dute ostiralerako Pasaia-Lezo Lizeoko guraso lezoarrek.
Mendekosteen atarian ospatuko dute jaia, eta horretarako arrazoiak azaldu dituzte Alain Idigoras eta Aitor Sarasola Lizeoko Artezkaritza Kontseiluko kideek: “Ikasturtearen bukaera ospatuko dugu, urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako, eta elkarrekin tarte atsegin bat festa giroan partekatzeko gogoa dugulako”. Adierazi dutenez, “Lizeoko lana partekatzen duen orori” zabaldu diote deialdia.


Haur eta helduentzat

Jaia ostiral arratsaldean izango da, 17:00etatik aurrera, Karlos Saldise plazan. Haurrentzako jolasak eta puzgarriak jarriko dituzte, eta askaria ere egingo dute. Helduek, berriz, saiheskia eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute, musikaren konpainiarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.