Albisteak

Xanet Arozena: “Oiartzunek aurrera egin dezan egingo dugu lana” (elkarrizketa osoa)

Xanet Arozena (Oiartzun, 1972) da Hamaikabaten (H1!) hautagaia Oiartzungo alkatetzarako. Pasa den legegintzaldiko balorazioa egin, eta datorren legegintzaldirako H1ek herrian dituen asmoen berri eman du. Aurreko legegintzaldiko Gobernuaren jarduna ezetz esatean oinarritu dela dio H1en hautagaiak eta herriak aurrera beharrean, atzera egin duela. Zein balorazio egiten duzu azkeneko legegintzaldiaz? OiartzunBai (OB) taldearen lanaz egingo dut balorazioa. Guk, OB bezala, hiru esparru landu ditugu, batik bat. Batetik, auzoen biziberritzea borrokatu dugu,  ikusi genuelako ezker abertzaleak ez zuela hori garatzeko inolako borondaterik. Eta hala izan da. Dena geldiarazi zuten hasieratik eta, azkenean, Oiartzungo auzoak dagoeneko eduki behar zituzten zerbitzurik gabe gelditu dira. Bestetik, etxebizitza politika landu dugu. Ezker abertzaleak 2010 bukaera aldera onartu zituen arau subsidiarioetan, azkenean, etxebizitzez hitz egiten da, ez gehiago. Baina etxebizitza horiek ez dira garatuko ez dakigu zenbat urtetan. Eta Arraguakoek eta Altzibarkoek dagoeneko eginda egon behar lukete. Eta ez badira egin, beraien borondate faltagatik izan da. Beste alde batetik, gazteria politika ere landu dugu. Legegintzaldi bukaera aldera etorri zaigun gaia da. Legegintzaldian martxan jarri zuten gazteria politika lehen aldiz, eta hori garatu beharrean eta aurrera egin beharrean, ikusita ezker abertzaleak dena bertan behera utzi nahi zuela berriro, gu saiatu gara aldarrikatzen Oiartzunen beharrezkoa dela gazteria politika bat. [...]

admin

Xabier Iridoy: “Gipuzkoako langabeziaren puntu beltza izateari uzteko balioko du Zubietak”

Hauteskunde kanpainiaren barruan Xabier Iridoy EAJko alkategaiak Arbes bisitatu zuen atzo, krisi ekonomikoak gehien eragin duen auzoetako batean. Bertan, irundarren arazorik larriena langabezia dela adierazi zuen, "Gure hiria da Gipuzkoako langabezia tasa handiena duena, %16,4ko langabeziarekin eta 5.000 pertsona langabetu baino gehiagorekin".

admin

Oiartzun Irratia: maiatzaren 10a

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Hauteskunde tartea. Gonbidatua: Xanet Arozena, Hamaikabat alderdiaren alkategaia. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala....

admin

Giro paregabea dantzari txikiekin

Atzo ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren Lopene plazan eta kalejira egin zuten. Ongi etorria egin zieten segidan talde gonbidatuei Saldise plazan. Bazkaldu ondoren, haurrentzako jolasak egin zituzten eta 17:00etatik aurrera ekitaldi nagusia egin zuten.

admin

Eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk herritarrei

Kanpo kaiak baino kalitatezko lanpostu gehiago sorraraziko dituela sinetsita, badia biziberritzeko eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk pasaitarrei. Biziberritzea modernizazioaren bidez egin daitekeela uste du EBk , herritarren parte ha...

admin

Xanet Arozena: “Oiartzunek aurrera egin dezan egingo dugu lana”

Xanet Arozena (Oiartzun, 1972) da Hamaikabaten (H1!) hautagaia Oiartzungo alkatetzarako. Pasa den legegintzaldiko balorazio egin, eta datorren legegintzaldirako H1ek herrian dituen asmoen berri eman du. Aurreko legegintzaldiko Gobernuaren jarduna ezet...

admin

Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua dela eta manifestazioa deitu dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du ostiralean Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua salatzeko eta  elkartasuna adieratzeko. Ostiralean egindako agerraldi jendetsuan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kezka azaldu...

admin

Norberaren clowna

Guztiok omen daukagu clown bat barruan, eta hori ateratzen laguntzeko, ikastaroa antolatu du Uhartean taldeak. Hilaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) izango dira eskolak, Fanderiako auzo elkartearen egoitzan. Parte hartzeko izena aurretik eman beharko da taulan zehazten diren bideetakoren bat erabilita. Ramon Albisturrek urteetako esperientzia dauka clown ikastaroetan, eta hain zuzen, Fanderiakoa ere berak emango du. Albisturren arabera, mundu guztiak dauka ahalmena clown-a aurkitzeko; alegia, “bere buruari begiratzeko eta distantzia hartuta bizitza beste modu batez ikusteko”. Bi eguneko ikastaro horretan parte hartzaileek hori ikas dezaten saiatuko dira: “Gure lana funtsean da adierazpen lan bat. Clown-a buruan eta gehienbat bihotzean dago, eta bihotza da gorputzaren bizitza. Orduan, gorputz adierazpen lana egiten dugu, gorputzaren hizkera atzemateko. Irudimena ere lantzen dugu dantzaren bidez eta jokoen bidez. Imitazioa ere arrunt inportantea da. Azken finean, atzematea barnean barnean duzun munduak inguruarekin zein harreman duen momentu oro”. Lan hori baliagarria izan daiteke norberak bere burua ezagutzeko barne prozesu horretan: “Guk lantzen duguna da norberak adierazteko duen bere estiloa lantzen”. Hori lantzeko gauza bakarra behar dela iritzi dio Albisturrek, eta hori prest egotea baizik ez dela. Hortik abiatuta, bat-batekotasuna lantzen hasten dira: “Clowna bertsolaria bezala da, bat-batekotasunean bizi da. Momentu horretan, bera dagoen munduan, bere buruan [...]

admin

2-1 irabazi dio Pasaiak Anaitasunari

Pasaiak 2-1 irabazi zion larunbatean Anaitasunari. Bi taldeak dira sailkapenaren goialdean, baina jada ez dituzte igotzeko aukerarik. Pasaia taldearen golak Larrak eta Aseir Aranetak sartu zituzten. Pasaiak Real Unionen kontra du hurrengo partida, laru...

admin

Nafarroaren konkista gogoratuko dute

Datorren urtean Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik 500 urte beteko dira, eta ondorioz, Nafarroaren konkistarekin erlazionatutako bi hitzaldi izango dira asteazkenean eta ostegunean Udaletxeko areto nagusian. Asteazkenean 500 años de conq...

admin

Xabier Usabiaga eta Gaizka Lasa, irratian

Tourrari buruzko saio berezietan, beste bi gonbidatu izango dituzte aste honetan Kirolez blai! saioak eta Joxe Migel Lopez esatariak. Bihar, 13:15ean FM107an, Xabier Usabiaga txirrindulari ohia eta ETBko kazetaria ariko da Tourrari buruz. Ostiralean 13...

admin

Bukatu da Elorsoroko Paddel Txapelketa

Elorsoro kiroldegiak bazkideentzako antolatutako I. Paddel Txapelketa bukatu da dagoeneko. Irudian, txapeldunak eta txapeldunordeak ikus daitezke. Txapeldunak: Juanjo eta Iñigo Ugalde aita-semeak. Txapeldunordeak: Ion Kortajarena eta Josean Fernandez....

admin

Bolei txapelketa hondartzan egingo dute

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean III. Hondartza bolei txapelketa egingo dute hondartzako kirol instalazioetan. Parte hartu nahi duten gazteek Hondar Kiroleko informazio bulegoan izena eman behar dute. Taldeak gutxienez 4 jokalarik osatu beharko ...

admin

Azpeitiak 7. eta 9. postuak eskuratu ditu Europan

Maitane Azpeitia herriko atletak bederatzigarren postua eskuratu du Europako 23 urtez azpiko txapelketan. Luzera-jauzian, finalera pasatu ondoren, 6,26 metroko saltoa egin zuen, eta ez zuen lehenengo postuetan egoterik izan. Salto hirukoitzean, berriz,...

admin

Hiru gazte ez dira aurkeztu epaiketara

Oarsoaldeko hamazazpi auzipetuetatik hiru ez dira aurkeztu epaiketara.

admin

Egun handia Trintxerpen

Trintxerpeko karmenetan egun handia da gaur, eta eguerdian herritar asko animatu dira festetarako prestatutako hainbat ekintzetan parte hartzera. Goizean, euskal kirolari egin diote tartea, pilota partiduekin eta herri kirolekin. Umeek ere erraldoi eta buruhandiekin gozatzeko aukera izan dute, eta nahiko lasterka egin behar izan dute erratzetatik iheska. Arratsaldeko ekitaldi nagusia danborrada izango da. 17:30ean Azkueneko danborrada aterako da Ulia etorbidetik. 18:30ean, berriz, sardinak jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izango da azokaren ondoan. Handik afaltzera joango dira parte hartzaileak, pilotalekuan afaria egingo baitute bakailaoarekin. Gauean, azkenik, kontzertuen txanda izango da The Lirium Tremendos, Kañeria eta Harrika taldeekin Gudarien plazan, Kentucky trio taldearekin, Serafin Esnaola plazan, eta Gazte Jai Nemux Professional Music, berriz, Azkuenen. Egitaraua Hilak 16, larunbata 09:00. Diana. 10:30. Toka eta bote txapelketa, azokaren ondoan. 11:00. Mater museo-barkua iritsiko da Trintxerpeko kaira, Itsas gela elkartearen eskutik. Doako bisitak 14:00ak arte. Itsasontzia kaian amarratuta egongo da igande arratsaldera arte. Sarrera ordainduta bisita egiteko aukera izango da. Larunbat arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, eta igandean 11:00etatik 14:00etara. 11:00. Haurren eskulan-lehiaketa, azokaren aurrean. Oharra: euria egiten badu, Bovedan egingo da. 12:00. Aiton-amonentzako meza,  Karmengo Amaren elizan. 12:00. Senegaleko janari-dastatzea, Gudarien plazan. 12:30. Herri kirolak, azokaren ondoan. 13:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Azkueneko pistatik hasita. 14:30. [...]

admin

Bigarren eskuko azoka

Hileko hirugarren igandean ohikoa denez, bigarren eskuko azoka egingo dute Xabier Olaskoaga plazan. Interesa dutenek mota guztietako produktuak erosteko aukera izango dute, eta bide batez, bigarren bizitza bat eman. Arropa, jostailuak, liburuak… ...

admin

Elkartasun keinu xume eta hunkigarria

Bersarkada etorkizunari ekimena egin dute oarsoaldeko gazte auzipetuei babesa aadierazteko

admin

150 ekitaldi, etenik gabe

Txupinarekin batera festa lehertzeko azken orduak kontatzen ari dira oreretarrak. Hilaren 21ean arratsaldeko zazpietatik aurrera 150 ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute etenik gabe, gorputzak ahal duen arte. Gaur, hain zuzen, guztiak xehe-xehe azaltzen dituen egitaraua aurkeztu dute udaleko ordezkariek: Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotziak eta Kontxi Bello Kultur teknikariak. EAJko zinegotzi batek eta PPko biek ere parte hartu dute ekitaldian. Lopez de Etxezarreta arduratu da egitarauaren xehetasunak emateaz. Egitarau “kontinuista” izan dela zehaztu du, eta gobernu berria sartu denerako hainbat gauza itxita zeudela. Hala ere, hainbat ekitaldirekin osatu dutela argitu du. Kultur elkarteek egindako ekintza ere nabarmendu du, egitaraua ia osorik eurek antolatutako ekintzekin osatu dutelako. Horrekin batera, omenduak zeintzuk diren gogorarazi du: Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz Errenteria-Oreretan kulturaren eta euskararen alde egindako lanarengatik. Ekitaldiei dagokienez, aldaketa batzuk egon direla ohartarazi du Kultura zinegotziak; alegia, programan azaltzen dena ordezkatuko dutenak. Esate baterako, hilaren 23an idi demak arratsaldean soilik izango direla agertzen da egitarauan, baina goizean eta arratsaldean izango direla argitu du: 12:00etan eta 18:00etan, Pontika auzuan (garai bateko Gecotorren). Bigarren aldaketa, dantza sueltoko txapelketarena da. Hilaren 25eko ekimena, bertan behera utzi dute, eta maila guztietan hilaren 24ean egingo dute txapelketa, 18:30ean Xabier Olaskoaga [...]

admin

Maitane Azpeitia finalera pasatu da salto hirukoitzean

Maitane Azpeitia atleta, Ostravan (Txekiar Errepublika) dago, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan lehiatzen. Atzo hasi zen, eta salto hirukoitzean finalera pasatu da. Hirugarren postua eskuratu zuen bere taldean, 13,39 metroko saltoarekin. Etzi bukatu...

admin
Gehiago