Xabier Iridoy: “Gipuzkoako langabeziaren puntu beltza izateari uzteko balioko du Zubietak”
Hauteskunde kanpainiaren barruan Xabier Iridoy EAJko alkategaiak Arbes bisitatu zuen atzo, krisi ekonomikoak gehien eragin duen auzoetako batean. Bertan, irundarren arazorik larriena langabezia dela adierazi zuen, "Gure hiria da Gipuzkoako langabezia tasa handiena duena, %16,4ko langabeziarekin eta 5.000 pertsona langabetu baino gehiagorekin".
Hauteskunde kanpainiaren barruan Xabier Iridoy EAJko alkategaiak Arbes bisitatu zuen atzo, krisi ekonomikoak gehien eragin duen auzoetako batean. Bertan, irundarren arazorik larriena langabezia dela adierazi zuen, “Gure hiria da Gipuzkoako langabezia tasa handiena duena, %16,4ko langabeziarekin eta 5.000 pertsona langabetu baino gehiagorekin”.
Horregatik, etorkizunean Gipuzkoako Parke Teknologikoa izango denaren alde borrokatuko dutela adierazi zuen atzo Xabier Iridoyk. “Gaur egun, Donostiak ez du parkea zabaltzeko lursail gehiagorik eta hemen da Irunentzat aukera ezin hobea eta historikoa zabaltzen den lekua” gaineratu du Iridoyk. “Utz diezaiogun, behingoz, Gipuzkoako langabeziaren puntu beltza izateari” gaineratu du.
Irungo EAJk alderdiaren babesa dutela nabarmendu dute: “Madrildik ia 2 milioi euro ekarri ditugu teknologia parkea Zubietan hasteko”, esan zuen jeltzaeen hautagaiak. Iridoyk gogoratu du ahaldun nagusirako hautagai sozialistak publikoki adierazi duela Miramongo zabaltzerako Eibarren alde egingo duela.


