Eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk herritarrei
Kanpo kaiak baino kalitatezko lanpostu gehiago sorraraziko dituela sinetsita, badia biziberritzeko eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk pasaitarrei. Biziberritzea modernizazioaren bidez egin daitekeela uste du EBk , herritarren parte ha...
Kanpo kaiak baino kalitatezko lanpostu gehiago sorraraziko dituela sinetsita, badia biziberritzeko eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk pasaitarrei. Biziberritzea modernizazioaren bidez egin daitekeela uste du EBk , herritarren parte hartzea kontuan hartuz eta eredu iraunkorra hobetsiz. Ahaldun nagusirako hautagai Arantza Gonzalezek egin ditu aipatu adierazpenak, San Pedroko ontziralekuan. Harekin izan dira Pasaiako alkatetzarako hautagai Xabier Pombo, eta EBren koordinatzaile nagusi Mikel Arana. Gonzalezek azaldu duenez, barruko portua modernizatzearen alde daude, ekonomia berriko enpresak erakarriz eta turismoa sustatuz, eta PSE-EEri eta EAJri gogorarazi die Espainiako Ingurumen Ministerioak berak esan duela kanpo kaiaren proiektuak ingurumenarentzako itzuli ezinezko kaletak izango dituela eta ez dela ekonomikoki bideragarria.
Alkatetzarako hautagaia Xabier Pombok Pasaiarako Plan Estrategikoa beharrezkotzat jo zuen, eta herritarren parte hartzea defendatu, “etorkizuna herritarrek erabaki” behar dute dutela denfendatuz.