Norberaren clowna
Guztiok omen daukagu clown bat barruan, eta hori ateratzen laguntzeko, ikastaroa antolatu du Uhartean taldeak. Hilaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) izango dira eskolak, Fanderiako auzo elkartearen egoitzan. Parte hartzeko izena aurretik eman beharko da taulan zehazten diren bideetakoren bat erabilita. Ramon Albisturrek urteetako esperientzia dauka clown ikastaroetan, eta hain zuzen, Fanderiakoa ere berak emango du. Albisturren arabera, mundu guztiak dauka ahalmena clown-a aurkitzeko; alegia, “bere buruari begiratzeko eta distantzia hartuta bizitza beste modu batez ikusteko”. Bi eguneko ikastaro horretan parte hartzaileek hori ikas dezaten saiatuko dira: “Gure lana funtsean da adierazpen lan bat. Clown-a buruan eta gehienbat bihotzean dago, eta bihotza da gorputzaren bizitza. Orduan, gorputz adierazpen lana egiten dugu, gorputzaren hizkera atzemateko. Irudimena ere lantzen dugu dantzaren bidez eta jokoen bidez. Imitazioa ere arrunt inportantea da. Azken finean, atzematea barnean barnean duzun munduak inguruarekin zein harreman duen momentu oro”. Lan hori baliagarria izan daiteke norberak bere burua ezagutzeko barne prozesu horretan: “Guk lantzen duguna da norberak adierazteko duen bere estiloa lantzen”. Hori lantzeko gauza bakarra behar dela iritzi dio Albisturrek, eta hori prest egotea baizik ez dela. Hortik abiatuta, bat-batekotasuna lantzen hasten dira: “Clowna bertsolaria bezala da, bat-batekotasunean bizi da. Momentu horretan, bera dagoen munduan, bere buruan [...]
Guztiok omen daukagu clown bat barruan, eta hori ateratzen laguntzeko, ikastaroa antolatu du Uhartean taldeak. Hilaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) izango dira eskolak, Fanderiako auzo elkartearen egoitzan. Parte hartzeko izena aurretik eman beharko da taulan zehazten diren bideetakoren bat erabilita.
Ramon Albisturrek urteetako esperientzia dauka clown ikastaroetan, eta hain zuzen, Fanderiakoa ere berak emango du. Albisturren arabera, mundu guztiak dauka ahalmena clown-a aurkitzeko; alegia, “bere buruari begiratzeko eta distantzia hartuta bizitza beste modu batez ikusteko”.
Bi eguneko ikastaro horretan parte hartzaileek hori ikas dezaten saiatuko dira: “Gure lana funtsean da adierazpen lan bat. Clown-a buruan eta gehienbat bihotzean dago, eta bihotza da gorputzaren bizitza. Orduan, gorputz adierazpen lana egiten dugu, gorputzaren hizkera atzemateko. Irudimena ere lantzen dugu dantzaren bidez eta jokoen bidez. Imitazioa ere arrunt inportantea da. Azken finean, atzematea barnean barnean duzun munduak inguruarekin zein harreman duen momentu oro”.
Lan hori baliagarria izan daiteke norberak bere burua ezagutzeko barne prozesu horretan: “Guk lantzen duguna da norberak adierazteko duen bere estiloa lantzen”. Hori lantzeko gauza bakarra behar dela iritzi dio Albisturrek, eta hori prest egotea baizik ez dela. Hortik abiatuta, bat-batekotasuna lantzen hasten dira: “Clowna bertsolaria bezala da, bat-batekotasunean bizi da. Momentu horretan, bera dagoen munduan, bere buruan dituen estrategiak baino garrantzitsuagoa izaten da atzematea inguruan gertatzen ari dena, eta horren arabera adieraziko ditu bere sentimenduak”.
Parte hartze irekia
Albisturrek esan duenez, edonork har dezake parte: “Irekita dago jende guztiari, nahiz eta esperientziarik ez izan ez clownean, ez antzerkian… Ez da esperientziarik behar, bakarrik disponibilidadea”.
Ikastaroan apuntatzen denak esperientziadun irakaslea izango du aurrez aurre. Bai Teatro konpainiarekin hasi zen lanean 1988an Ramon Albistur, eta hamar urtez eurekin lanean aritu eta gero, Uhartean taldea sortu zuten Mugabe clownekin. 2000. urtetik daramatzate adierazpenerako eta besteekin harremanetan jartzeko klaseak ematen. Estudioa Beran izanda, batik bat Nafarroan ematen dituzte ikastaroak, baina “beste tokietara ere joaten gara”, zehaztu du.