Bigarren eskuko azoka
Hileko hirugarren igandean ohikoa denez, bigarren eskuko azoka egingo dute Xabier Olaskoaga plazan. Interesa dutenek mota guztietako produktuak erosteko aukera izango dute, eta bide batez, bigarren bizitza bat eman. Arropa, jostailuak, liburuak… ...
Hileko hirugarren igandean ohikoa denez, bigarren eskuko azoka egingo dute Xabier Olaskoaga plazan. Interesa dutenek mota guztietako produktuak erosteko aukera izango dute, eta bide batez, bigarren bizitza bat eman. Arropa, jostailuak, liburuak… denetarik egongo da. Herritar guztiei eta ingurukoei deialdia egin diete antolatzaileek goizean zehar azokatik pasatzeko.

