Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua dela eta manifestazioa deitu dute
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du ostiralean Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua salatzeko eta elkartasuna adieratzeko. Ostiralean egindako agerraldi jendetsuan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kezka azaldu...
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du ostiralean Manu Ugartemendia euskal presoaren kanporaketa arriskua salatzeko eta elkartasuna adieratzeko.
Ostiralean egindako agerraldi jendetsuan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kezka azaldu zuen Ugartemendiaren egoeraren gainean. Izan ere, Ugartemendiak maiatzaren 13an beteko du zigorra eta kanporatzen badute “Espainiako poliziak atxilotu eta inkomunikatu dezake, horrek suposatzen duen tortura arriskuarekin”. Halaber, “euskal preso politiko batek bere eskubideen aldarrikapena egiteko bide bakar bezala, beste behin ere muturreko neurriak hartu behar izana” gogor salatu du AAM-ak. Izan ere, Errenteria-Oreretako euskal presoa gose greban da maiatzaren 2az geroztik kanporatua izateko arriskuaren aurrean eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Ugartemendia 2005eko apiriean atxilotu zuen Frantziako poliziak eta zortzi urteko zigorra ezarri zioten. Egun La Sante (Frantzia) espetxean dago.
Euskal presoari elkartasuna adierazteko ostiralean 20:00etan Herriko Enparantzatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.