'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Hauteskunde kanpainek irudi bitxiak uzten dituzte. Hamaikabat alderdiko hainbat hautagaik (tartean Martin Beramendi Oarso Bidasoko zerrendaburua eta Jon Elizalde Hondarribiko alkategaia) arraunak hartu eta Bidasoa ibaian sartu ziren igandean . Arraunean, erdiko uharka zabala dela aldarrikatu zuten, «eta ez frentista. Erdiko ibilgua da herri hau eraikitzeko modu onena».

Julen Mendoza abokatua (Errenteria-Orereta, 1978) da Bilduren zerrendaburua Udalerako. Azken ordura arte ez zekiten aurkezten utziko zieten, baina “sekula galdu ez duten” ilusioarekin buru belarri sartuta daude kanpainan ezkerreko koalizio subiranistako kideak. Bihar arratsaldean ekitaldi nagusia egingo du Bilduk Niessen kulturgunean, 19:30etik aurrera. Mendozaz gain, zerrendako bigarren postuan dagoen Garazi Lopez Etxezarretak ere hartuko du hitza. Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere mintzatuko da, baita Martin Garitano Aldundirako hautagai nagusia ere. Zeintzuk izango dira Bilduren lan ildoak datorren lau urtetan? Bi izango dira. Lehenengoa, eta premiazkoena, Udalaren aurrekontuen saneamendua egitea. Krisi egoeran gaude eta Udalari eragin dio. Egoera horri aurre egiteko neurriak hartu behar ditugu. Bilduk aurrekontu horiek hartu, begiratu eta Udala saneamendu politika batean sartuko ditu. Lehenengo gauza gastu politikoa gutxitzea izango litzateke. Herritarrari eskatzen zaio krisi garaian esfortzua egin dezan, krisia gainditzeko, baina politikariek ez du esfortzu hori egiten. Gizarteak politika mespretxatzea eraman lezake horrek. Bestetik, hiria egin behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu hiri bizia egitea, herritarren parte hartzearekin. Programa mailakatu batekin, hiri hau biziberritu nahi dugu: bai hirigintzako jarduerak egin nahi ditugulako; bai ekimen kultural bitartez hiriko hainbat eremu berpiztu nahi ditugulako, baita jarduera ekonomikotik bultzada eman nahi diogulako ere. Azken horri garrantzia ematen diogu, enplegua sortu behar dugulako. [...]

Antxoko Kamio tabernak kontzertua antolatu du larunbaterako (hilak 14). 23:00etatik aurrera herriko Ok3nsai taldekoak igoko dira tabernako agertokira.

Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko asmoz, ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ostiraletan izango dira saioak, barrutiko gimnasioan, 21:00etatik 22:00etara. 14 eta 18 urte arteko neskek eman dezakete izena. Ikastaroak 23 euroko p...

… Eta ostiraletan Jai! ekimenaren barruan, haurrentzako antzerkia izango da ostiralean (hilak 13) Patata tropikala taldearekin. Horrez gain, merienda eta puzgarriak izango dira, 17:00etatik aurrera, Arizabalo aurrean. Bixi-Bixi elkarteak hilero a...

Estanix Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai kalean dira gaur goizetik, azkeneko 25 urtean preso egon ondoren. Etxera bidean daude. Lopez atera da aurrena, 09:10ak aldera, Castelloko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Errandonea 10:40eta...

Enplegua da Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak maiatzaren 22ko udal haueskundeei begira kanpainian gehien nabarmenduko duen arloa. Joan zen ostiralean antolatutako elkitaldian Manuel Millan koalizioko alkategaiak "Udalak esleitzen dituen azpikontratazioen jarraipena eta kontrol zorrotza" egiteko konpromisoa agertu zuen.

Estanis Lopez eta Ander Errandonea oiartzuarrak kalean dira gaur goizetik, azkeneko 25 urtean preso egon ondoren. Oiartzungoak dira biak. Lopez atera da aurrena, 09:10ak aldera, Castelloko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Errandonea 10:40etan irten da, Herrera de la Manchatik (Ciudad Real, Espainia). Biek hainbat lagun zain zeuzkaten, lehen harrera egiteko. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zituen biak, ETAkoak izatea egotzita, eta ordutik hainbat kartzelatan eduki dituzte. Lopezek 19 urte zituen atxilotu zutenean eta Errandoneak 23. 2001ean bete zituzten zigorraren hiru laurdenak. Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua pozik azaldu da albistearekin, baina eskatu du zigorra beteta duten gainontzeko presoak eta gaixo daudenak ere askatzeko.

Errenteriako Berdintasun Sailak antolatuta, Helena Tabernak zuzendutako Nagore dokumentala ikusteko aukera izango da etzi eta ostiralean Niessen zinemetan. Etzi, 18:00etan emango dute, eta etzidamu, 19:00etan. Sarrerak, bi egunetan, euro bat balioko du...

Ostiralean, hilaren 22an, Donostiako Jazz Jaialdiaren barruan, Caraband taldeak kontzertua emango du Urdanibia plazan, 22:00etan. Lucia Alonso (ahotsa), Ivan San Migel (kontrabaxua), Jose Luis Arriezu (bateria) eta Jose Andres Biribay musikariek osatze...

Ostiralean hasiko dira Irungo Udalak eta Phantom Studios diskoetxeak antolatu duten Musikirun I. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu diren taldeen kontzertuak. Abuztuaren 20a bitarte ostiral eta larunbatero emanaldiak egongo dira Street End tabe...

Imanol Sagarzazuren kontrako karguak kendu dituzte eta absolbituta geratu da. Orain Egoitz Urbe ari da deklaratzen.

19:30ak pasatxo zirenean atxilotu dituzte Oihana Mujika, Iker Zabala eta Egoitz Urbe. Foru Plazako kiosko teilatuan zeuden eta hortik jaitsiarazi dituzte ertzainek. Herritarrek Independentzia oihukatu dute besteak beste, babes beroa azaldu diete atxilo...

Bi egunez bi mila urte atzera egin du Irunek, erromatarrek baskoien Oiasso hiria ezagutu eta bertan bizitzen geratu zirenekoak gogora ekartzeko. Historia berreraikitzeko Dies Oiassonis (Oiassoko Egunak) jardunaldiak arrakastatsuak izan...

Ezohiko udalbatza egin zuten ostiralean, Batzorde Berriemaleen eta hainbat elkarteetan Udalak duen ordezkaritzaren gainean eztabaidatzeko. Udalbatzaren aurretik alderdietako bozeramaleek adostu ondoren, eztabaidarik gabe onartu zuten Udalak hainbat erakundeetan eta organu kolegiatuetan izango duen ordezkaritza. Ostiraleko sesioak zinegotzi aldaketa bat egiteko balio izan zuen ere, Bilduko taldean; Lohitzune Txarolak Jokin Melidari utzi dio eserlekua. Udalbatza amaituta Jose Antonio Santano alkateak «egun handia» zela esan zuen komunikabideen aurrean. Ez zen gutxiagorako; Irungo alkate denetik, lehen aldia da legealdiko estreineko udalbatzan udalaren ordezkaritza guztien adostasunez onartzen dutela, eta datozen lau urteetarako «oinarri ona» ezarri dela uste du alkateak. «Ez dakit gobernu aldaketarik egongo den ala ez —PPk oraindik ez du ezezkorik eman—, baina gaur onartu ditugun karguetan aldaketarik egonez gero, aldaketa oso txikiak izango lirateke», esan zuen alkateak. Bere hitzetan, ostiralean erabakitakoa «Irungo Udaleko ordezkaritza pruralaren isla da», eta eskerrak eman zien alderdi guztiei egindakoagatik. Aldaketak Bidasoa Biziriken Guztien arteko kontsentsoa lortzeko bidean, hainbat erakundeetan alderdi guztiek parte hartzea adostu dute alderdien bozeramaleek. Honela, Bilduko Oinatz Mitxelenaren proposamenez, oposizioak orain arte ez zuen ordezkaritza izango du Zaisan eta Partzuergoan. Santanorekin batera, Mitxelena berak eta Juana Bengoetxea (PP) izango dira Partzuergoko administrazio batzordean, eta Xabier Iridoy jeltzaleak eta Miguel Angen Paezek (PSE-EE) lagunduko diote [...]

Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean ...

Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan ez, eta Errenteria-Orereta Foru plazan zeuden hiru gazteak atxilotzen saiatu da Ertzaintza oraintxe. Hiru gazteak Foru plazako kioskoko teilatura igo dira eta ertzainak joan egin dira atxilotu gabe. Hainbat eragile...