Mujika, Zabala eta Urbe atxilotu dituzte
19:30ak pasatxo zirenean atxilotu dituzte Oihana Mujika, Iker Zabala eta Egoitz Urbe. Foru Plazako kiosko teilatuan zeuden eta hortik jaitsiarazi dituzte ertzainek. Herritarrek Independentzia oihukatu dute besteak beste, babes beroa azaldu diete atxilo...
19:30ak pasatxo zirenean atxilotu dituzte Oihana Mujika, Iker Zabala eta Egoitz Urbe. Foru Plazako kiosko teilatuan zeuden eta hortik jaitsiarazi dituzte ertzainek. Herritarrek Independentzia oihukatu dute besteak beste, babes beroa azaldu diete atxilotuei.
Goizean hasi da epaiketa, baina Mujikak, Zabalak eta Urbek uko egin diote joateari. Hori ikusita epaileak atxilotzeko agindua eman du. Epaiketak bihar eta etzi jarraituko du, eta hurrengo astean segida izango du.