Aho batez abiatu dira
Ezohiko udalbatza egin zuten ostiralean, Batzorde Berriemaleen eta hainbat elkarteetan Udalak duen ordezkaritzaren gainean eztabaidatzeko. Udalbatzaren aurretik alderdietako bozeramaleek adostu ondoren, eztabaidarik gabe onartu zuten Udalak hainbat erakundeetan eta organu kolegiatuetan izango duen ordezkaritza. Ostiraleko sesioak zinegotzi aldaketa bat egiteko balio izan zuen ere, Bilduko taldean; Lohitzune Txarolak Jokin Melidari utzi dio eserlekua. Udalbatza amaituta Jose Antonio Santano alkateak «egun handia» zela esan zuen komunikabideen aurrean. Ez zen gutxiagorako; Irungo alkate denetik, lehen aldia da legealdiko estreineko udalbatzan udalaren ordezkaritza guztien adostasunez onartzen dutela, eta datozen lau urteetarako «oinarri ona» ezarri dela uste du alkateak. «Ez dakit gobernu aldaketarik egongo den ala ez —PPk oraindik ez du ezezkorik eman—, baina gaur onartu ditugun karguetan aldaketarik egonez gero, aldaketa oso txikiak izango lirateke», esan zuen alkateak. Bere hitzetan, ostiralean erabakitakoa «Irungo Udaleko ordezkaritza pruralaren isla da», eta eskerrak eman zien alderdi guztiei egindakoagatik. Aldaketak Bidasoa Biziriken Guztien arteko kontsentsoa lortzeko bidean, hainbat erakundeetan alderdi guztiek parte hartzea adostu dute alderdien bozeramaleek. Honela, Bilduko Oinatz Mitxelenaren proposamenez, oposizioak orain arte ez zuen ordezkaritza izango du Zaisan eta Partzuergoan. Santanorekin batera, Mitxelena berak eta Juana Bengoetxea (PP) izango dira Partzuergoko administrazio batzordean, eta Xabier Iridoy jeltzaleak eta Miguel Angen Paezek (PSE-EE) lagunduko diote [...]
Ezohiko udalbatza egin zuten ostiralean, Batzorde Berriemaleen eta hainbat elkarteetan Udalak duen ordezkaritzaren gainean eztabaidatzeko. Udalbatzaren aurretik alderdietako bozeramaleek adostu ondoren, eztabaidarik gabe onartu zuten Udalak hainbat erakundeetan eta organu kolegiatuetan izango duen ordezkaritza. Ostiraleko sesioak zinegotzi aldaketa bat egiteko balio izan zuen ere, Bilduko taldean; Lohitzune Txarolak Jokin Melidari utzi dio eserlekua.
Udalbatza amaituta Jose Antonio Santano alkateak «egun handia» zela esan zuen komunikabideen aurrean. Ez zen gutxiagorako; Irungo alkate denetik, lehen aldia da legealdiko estreineko udalbatzan udalaren ordezkaritza guztien adostasunez onartzen dutela, eta datozen lau urteetarako «oinarri ona» ezarri dela uste du alkateak.
«Ez dakit gobernu aldaketarik egongo den ala ez —PPk oraindik ez du ezezkorik eman—, baina gaur onartu ditugun karguetan aldaketarik egonez gero, aldaketa oso txikiak izango lirateke», esan zuen alkateak. Bere hitzetan, ostiralean erabakitakoa «Irungo Udaleko ordezkaritza pruralaren isla da», eta eskerrak eman zien alderdi guztiei egindakoagatik.
Aldaketak Bidasoa Biziriken
Guztien arteko kontsentsoa lortzeko bidean, hainbat erakundeetan alderdi guztiek parte hartzea adostu dute alderdien bozeramaleek. Honela, Bilduko Oinatz Mitxelenaren proposamenez, oposizioak orain arte ez zuen ordezkaritza izango du Zaisan eta Partzuergoan. Santanorekin batera, Mitxelena berak eta Juana Bengoetxea (PP) izango dira Partzuergoko administrazio batzordean, eta Xabier Iridoy jeltzaleak eta Miguel Angen Paezek (PSE-EE) lagunduko diote alkateari Zaisako bileretan.
Aparteko gaia Bidasoa Bizirikekoa da. Egun sei kidek osatzen dute garapen agentzia, Irungo Udaleko lau, eta beste bi Hondarribikotik. Ostiralean Santanok aurreratu zuen, Hondarribiko alkateari ordezkaritza zabaltzea proposatu ziola, eta Kerejetak onartu zuela. Hala, hurrengo bileratik aurrera Bidasoa Bizirikeko asanbladak bederatzi kide izango ditu (Irungo sei eta Hondarribiko hiru); horrela, Irunen ordezkaritza duten alderdi guztiek zeresanik izango dute garapen agentziako erabakietan.