Udala lan prekarietatearen sustatzaile nagusia dela uste du Ezker Batuak
Enplegua da Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak maiatzaren 22ko udal haueskundeei begira kanpainian gehien nabarmenduko duen arloa. Joan zen ostiralean antolatutako elkitaldian Manuel Millan koalizioko alkategaiak "Udalak esleitzen dituen azpikontratazioen jarraipena eta kontrol zorrotza" egiteko konpromisoa agertu zuen.
Enplegua da Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak maiatzaren 22ko udal haueskundeei begira kanpainian gehien nabarmenduko duen arloa. Joan zen ostiralean antolatutako elkitaldian Manuel Millan koalizioko alkategaiak. “Udalak esleitzen dituen azpikontratazioen jarraipena eta kontrol zorrotza” egiteko konpromisoa agertu zuen. Bere ustez, Udalak lan baldintza egokien aldeko eredu beharko luke izan.
Udala hiriko enpresa handiena dela gogoratu du Millanek, 400 langile dituena, eta “herritarren lan baldintzetan eragin handia duenez, prekarietatearen sustatzaile nagusi” dela salatu du. San Juan plazako obran Gipuzkoako arloko hitzarmen koloktiboa ez direla betetzen salatu du. “Esleitutako enpresek, beste enpresa transnazional batzuk azpikontratatzen dituzte, eta haiek atzerriko langileak ekartzen dituzte lan baldintza okerragoetan”.