Bost gaztek deklaratu dute gaurko saioan eta Errenterian dauden hirurak ez dituzte atxilotu
Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean ...
Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean epaiketara sartu ahal izan dute, ikusle gisa.
Epaileak falta ziren hiru gazteengatik galdetu du eta egoera azalduta, defentsak epaiketa atzeratzeko eskatu du, gazte guztiak batera epaitu ditzaten. Ez dute onartu eta epaiketa hasi dute. Bostek deklaratu dute: Xabier Lujanbiok; Haizea Iriartek; Beñat Burladak, Jon Aitor Alberdik eta Iosu Arruabarrenak. Guztira hiru ordu pasatxoko saioa izan da.
Gazteek ukatu egin dituzte atxilotze unean egindako deklarazio polizialak, eta, halaber, jasandako tratu txarrak nabarmendu dituzte eta salatu.
Epaiketa
Epaiketak bihar eta etzi jarraituko duela zehaztu du epaileak, eta datorren astean ere segida izango duela. Bihar zehaztuko dituzte egunak eta orduak.
Atxilotzeko saiakera
Goizean bertan agerraldia egin duten hiru gazteak atxilotzen saiatu da Ertzaintza, baina alde egin du, gazteak kioskoko teilatura igo ondoren.
Madrildik, bestalde, elkartasuna erakutsi diete hiru gazte horiei.