Albisteak

Trebiñuko Bira Argantzuneraino iritsiko da

Trebiñuko Biraren barruko seigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak hilaren 10erako. Okina herrian ekingo diote ibilbideari, eta handik Pagogan mendia igotzera abiatuko dira. Guztira 13 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Argantzunen bukatuz, eta bertan bazkalduz. 07:30ean irtengo da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago jasoko du jendea Errenteria-Oreretako Iztietako autobus geltokian. Interesdunek 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko, edo eta Jaizkibel Mendi Taldearen egoitzatik pasatu, asteazkenetan eta ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tkhelbidean topa daiteke.

admin

Beti Onaren txapelketako finala bihar

Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak bihar izango dira. Hirugarren postuarengatik borrokatuko du talde antolatzaileak eta Rotetari egin beharko dio aurre. Partida 10:00etan hasiko da...

admin

Elkarte gastronomikoak deitu ditu Itsas Gelak

Hilaren 15etik 18ra Itsasaldia Jaialdia Pasaiara etorriko da. Itsas Gela ari da topaketaren antolakuntzan, eta bertako elkartre gastronomikoei deia luzatu die, aipatu jaialdiaren barnean antolatuko duten bakailao lehiaketan parte har dezaten eskatzeko....

admin

Musikazaleek badute zer aukeratu Pasaia Musikalen eskaintzan

40. ikasturtea abiatzear da Pasaia Musikal eskolan, baita oparo hasi ere. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da musika eskolako arduradunek prestatzen duten eskaintza. Lehengo astelehenean aurkeztu zuten ikasturte honetarako ikastaro sorta. Trintxer  Jauregian eman zuten presntsaurrekoan, musika eskolako zuzendari Juanje Neirak parte hartzeaz gain, Amaia Agirregabiria alkatea eta Pasaia Musikal Fundazioaren presidentea eta kultura zinegotzi Juan Ramon Cano izan ziren. Musika tresna ezagunenetan trebatzeaz gain, badira beste aukerak musika eskolan, haurrentzako nahiz helduentzat. Txikienak musikan eta mugimenduan trebatzen dituzte, eta zazpi urtekin hasten dira musika tresnekin, pianoarekin hasieran eta ondoren ikasleek aukeratzen duten musika tresnarekin. Eskolan bertan uzten diete gehienei musika tresna. Hilaren 19tik aurrera, eskolak Helduek, aldiz, hainbat musika tresnak batzen dituen konboen taldeetan parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, hiru hilebetetako iraupena izaten duten tailerrak dituzte aukeran. Besteak beste, Musika eta emozioa, flamenkoa, musika-antzerkia… Ikasturtea irailaren 19an hasiko da  eta ikasle berriek datozen egunotan eman behar dute izena.  Edonola ere, ikasturtean zehar bada izena ematerik, zati proportzionala ordainduta. Izen-ematea Noiz eta non Trintxerpe. Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Trintxer Jauregian. Antxo. 19:00etatik 20:00etara, astelehenean, Azokan. Donibane. Asteartean, Herri Eskolan, 18:30etik 20:00etara.

admin

Tartekoen bazkaria egingo dute santakrutzetan

Santakrutzetako egun handian, hilaren 14an, Tartekoen Bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan. Herri bazkari horretan parte hartu nahi dutenek 25 euro ordaindu beharko dute. Antolakuntzak jakinarazi duenez, bihar da ordaintzeko azken eguna. Euskadik...

admin

Bi astez Sizilian izan dira Ereintza Dantza Taldeko kideak

Ereintza Dantza Taldea ez da geldirik egon abuztuan. Sizilian egindako nazioarteko dantza jaialdian  parte hartu du, eta abuztuaren 16tik 30era irlako hainbat herritan izan dira Euskal Herriko dantza eta kultura erakusten. Eurekin batera, Turkia, Errusia, Bielorrusia, Eslovenia eta Siziliako taldeak aritu dira dantzan bi astez. Ereintzatik jakinarazi dutenez, lau emanaldi izan dituzte honako herri hauetan: Bivona, Alexandria, Vicari, eta Realmonteko Costa Bianca antzokian. Hain zuzen, Vicarin, Filipinetako eta Errusiako taldeak batu zitzaizkien gainontzekoei. “Esperientzia ona” Ereintzako kideak pozik bueltatu dira bidaiatik. Batik bat beste taldeekin izandako kultura elkatrukearengatik; era guztietako kulturak ezagutzeko aukera izan dutela ere gaineratu dute. Horrekin batera beste jaialdi batzuetara joateko gonbidapena jaso dutela jakinarazi dute, hala nola, Bielorrusiara eta baita berriro Siziliara joatekoa ere. Beste kulturak ezagutzeaz gain, bidaiatu ere egin dute Italiatik. Joanekoan Pompeia eta Florentzia ezagutu zituzten, eta bueltakoan, berriz, Erroma eta Nimes (Frantzia). Ereintzatik gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia Euskal Herritik kanpoko jaialdietan parte hartzen dutela. Izan ere, ekaina hasieran antolatzen duten Errenteria Dantzan jaialdira atzerriko taldeak gonbidatzen dituztela azaldu dute, kultura elkartrukea baita asmoetako bat. Horrenbestez, gero beste taldeen gonbidapenak jasotzen dituztela adierazi dute. Hala, duela bi urte Hungarian izan ziren, eta duela hiru urte, berriz, Austrian. Horrez gain, urtero Salouen [...]

admin

Iruñea-Oiartzun zeharkaldia antolatu du Giriziak datorren astebururako

1993. urtean egindako lehen zeharkaldia errepikatuko dute Giriziako mendizaleek datorren asteburuan. Iruñea-Oiartzun bidea egingo dute, hilaren 9tik 11ra —hilaren 9a jai eguna da Gipuzkoan—. Hala, ostiral horretan, 07:00etan aterako dira Haurtzaro...

admin

Liga hasierako bideari jarraituta Errege Kopatik kanporatu dute Union

Liga gaizki hasi badu, gauzak ez zaizkio hobeto joan Real Union taldeari Errege Kopan. Atzo jokatu zuen estreinekoa Nojan (Kantabria), eta 2-1 galdu zuen, luzapenean, araututako denborara banako berdinketarekin amaitu eta gero. Lehen kanporaketa partida bakarrera jokatzen denez, Kopatik kanpora geratu dira irundarrak. Noja aurreratu zen markagailuan, 40. minutuan. Irundarren gola Romok sartu zuen, penaltiz, 69. minutuan. Luzapeneko lehen zatia amaitzear zela, Ramonek eman zien garaipena kantabriarrei. Irundarrek partidaren erdia jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten, epaileak Mendinueta kanporatu baitzuen. Mario fitxatu dute Liga hasierako itxura txarra hobetze aldera, orain arte Numancia taldean aritu den Mario Martinez fitxatu zuen atzo talde irundarrak. Ligako lehen bi partidak galdu dituzte txuribeltzek, azkena joan den larunbatean Eibarren kontra, Gal Stadiumean (1-2). Hirugarren jardunaldia ere etxean jokatuko du Real Unionek, Alavesen aurka. Bihar izango da, 20:30ean.  

admin

Uholdeek kaltetutako herritarrek laguntza eska dezakete

Joan den igandeko uholdeak direla-eta kaltetuak gertatu diren herritarrek laguntzak eskatu ditzaketela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Herenegun bertan, kaltetutako herrietako alkateak Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bi...

admin

Landare pala motzeko txapelduna da

Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan.Oiartzungo Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela errenteriarrek. Ostiralean, bestalde, finalaur...

admin

Garaipen landua lortu du Ereintzak Pulporen kontra

Pulpo Zumaiari 32-26 nagusitu zitzaion larunbatean Ereintza, eta horrenbestez, Espainiako Lehen Mailako lider jarraitzen du. Ereintzakoen arabera, “garaipen landua” izan zen. Lehia borrokatua izan zen hasieratik eta atsedenaldira 15-13ko ab...

admin

Lezoko Udalaren egoera ekonomikoa azaltzeko bilera egin dute herritarrekin

Lezoko Udala datorren urteko aurrekontuak prestatzen ari da. Horregatik, pasa den ostiral arratsaldean bilera egin zuten herritarrekin Gezala Auditoriumean, udalaren egoera ekonomikoa zein den azaltzeko. Herritarrek euren proposamenak udalari helarazteko aukera izan zuten. Bileraren helburua egoera ekonomikoa azaltzea zen, eta Ainhoa Zabalo alkateak adierazi zuenez, «egoera zein den ikusita, herritarrek aurrekontuak ulertuko dituzte». Datorren urteko aurrekontuan 200.000 euroko doiketa egin behar dutela adierazi zuen alkateak.   Ika-mika udal taldeen artean Datorren urteko aurrekontuen sarreren atalean izango dira ordenantza fiskalak. Orain dela ia bi aste onartu zituzten, ezohiko udalbatzarrean. EAJk aurka bozkatu zuen, tasa eta zerga batzuk «gehiegi» igoko direla argudiatuta. Zifrak ere eman zituzten. Alkateak «gezurretan» ari direla egotzi die zinegotzi jeltzaleei, eta bileretan ez parte hartzea leporatu die: «Ostrukarena egiten dute. Lanaren aurrean, burua sartzen dute eta gero kritikak botatzen dituzte. Guk ateak ireki dizkiegu eta eurek ez dute elkarlanerako gogorik eduki». EAJk alkatearen hitzei erantzun die. «Herritarrak ez nahasteko» eskatu diote, eta EAJ gezurretan ari dela dioenean, «frogak» aurkezteko eskatu diote. Gainera, Ogasun Batzordea legegintzaldi honetan behin bakarrik deitu dutela salatu dute, urriaren 13an zehazki: «Gezurra al da Ogasun Batzordea lau hilabetean behin bakarrik deitu duzula eta geroztik ez duzula berriro deitu?». Gainera, EAJko udal taldeak argi utzi [...]

admin

Beti Onak 1-1 berdindu du, eta Touringek 3-1 irabazi

Sailkapen nagusiko azken postuetako taldeekin zituzten lehiak Beti Onak eta Touringek asteburu honetan, eta esperotako maila erakutsi dute Errenteria-Oreretako taldeek. Beti Onak 1-1 egin zuen Kostkas Miren Bihotzaren zelaian, eta Touringek, berriz, 3-...

admin

Odola emateko aukera izango da gaur eta bihar

Gaur Merkatuzarren, eta bihar Beraungo anbulatorian, odola emateko aukera izango da, 18:30etik 20:30era. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak egin du deia, eta ekintza hori egitera animatu ditu bazkide guztiak eta, oro har, 18 urtetik gorako herritar guz...

admin

Ostiraleko gaua Mogambon

Vomito, Piorreah eta Odio taldeek Mogambon emandako kontzertuaren harira, Odio taldeak ondoko bideoa prestatu du. Ikus.

admin

Amaitu dute hondakinen gaiarekin

Herriko zortzi ikastetxetako 3.583 ikasle hondakinen gaia aztertzen aritu dira 2010-2011 ikasturtean, eta ekainean Udalbatzari ondorioak eta zenbait proposamen aurkeztu ondoren, gaur jaso dute erantzuna. Julen Mendoza alkateak jakinarazi die eurek aurk...

admin

Aracaladanzak ‘Nubes’ lana taularatuko du larunbatean

Aracaladanza dantza konpainiak Nubes lana eskainiko du larunbatean Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan hasita. Nubes Rene Magritte artista belgikarraren bizitzan oinarritutako ikuskizuna da. Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak… eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren bere lanetan. Magritteren mundu irudimentsu horretan oinarritzen da Aracaladanzaren Nubes lan hau. Dantza, musika eta gauzak elkartzen dituen ikuskizun ederra. Ametsetan bezala, irudimenak ez du mugarik ikuskizun honetan, lainoetan egotea bezala da! Dantza alorrean erreferentzia Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. Nubes ikusgarria Madrilen estreinatu zen 2009an, eta sariak bata bestearen atzean etorri dira:  Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010ean, ume ikuskizun onenaren Max saria 2011an, e.a. Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan.Ikuskizunaren egunean ere txarteldegia irekiko dute, saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrera orokorrak 6,60 euroko kostoa du.

admin

Emi Lopetegik paisaiak eta bodegoiak erakutsiko ditu Euskadiko Kutxan

Emi Lopetegi margolari irundarrak erakusketa ireki zuen atzo Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen aretoan. Azken urteotako lanak hautatu ditu Lopetegik, besteak beste, paisaiak eta bodegoiak. Arratsaldean inauguratu zuten eta hilaren 20a arte bisitatu daiteke. Goizez aurkezpena egin zuten, Lopetegi bera eta Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierra bertan zirela. Emi Lopetegi margolari amateurra da, pintzelak eguneroko lanaren ondotik hartzen dituena. “Margotzea gustatzen zait eta ondo sentitzen naiz margotzen dudanean”, azaldu zuen atzoko arkezpenean. Formakuntza Irungo Pintura Akademian jaso du; Javier Sagarzazu artista hondarribiarra izan da bere maisua. Azken urteotako lanetako batzuk lehiaketetan hautatuak izan dira, esaterako, Zumarraga, Donibane Lohizune eta Adour Bidasoa lehiaketetan. Hain zuzen ere, Eli Lopetegiren lan bat ikus daiteke Amaia KZko Adour Bidasoako erakusketan. Kolore biziko lan figuratiboak Euskadiko Kutxarako prestatu dituen lanak azken bi urteetan egindakoak dira. Batez ere lan figuratiboak dira, Belen Sierra ordezkariak azaldu zuenez: «Bere margoa figuratiboa da: paisaiak, itsas gaiak, hiriak… Bere ingurua margotzea gustatzen zaio. Erakusketa honetan Donostiako koadro asko ikus daitezke, Donostiak bereziki erakartzen baitu». Lopetegik berdin berdin erabilzen ditu pintzela zein espatula, eta hainbat teknika baliatzen ditu nahi dituen emaitzak lortzeko: lausodurak, lixatzeak, etabar. Orohar, kolore biziak maite ditu, eta horiek lortzeko tonoen arteko kontrasteak eta dekoloratzeak erabiltzen ditu. [...]

admin
Gehiago