Amaitu dute hondakinen gaiarekin
Herriko zortzi ikastetxetako 3.583 ikasle hondakinen gaia aztertzen aritu dira 2010-2011 ikasturtean, eta ekainean Udalbatzari ondorioak eta zenbait proposamen aurkeztu ondoren, gaur jaso dute erantzuna. Julen Mendoza alkateak jakinarazi die eurek aurk...
Herriko zortzi ikastetxetako 3.583 ikasle hondakinen gaia aztertzen aritu dira 2010-2011 ikasturtean, eta ekainean Udalbatzari ondorioak eta zenbait proposamen aurkeztu ondoren, gaur jaso dute erantzuna. Julen Mendoza alkateak jakinarazi die eurek aurkeztutako proposamenetako batzuk datorren urtera begira martxan jartzea planteatzen duten Hondakinen Kudeaketa Planean landuko dituztela. Hala nola, jaietan zaborra ahalik eta gehien gutxitzeko proposamena, hondakinen murrizketarako panelak, eta inplikazio handiagoa eskatzea hondakinen arloan.
Horrez gain, ikasleek egindako beste proposamen batzuk San Markoko Mankomunitatearen eskumen direla jakinarazi die Mendozak ikasleei: materia organikoaren konposta; pila, olioa, arropa, zapata eta osagarrien edukiontzi gehiago jartzea; edukiontziak haur eta ezinduentzat egokitzea; edukiontzien garbiketaren maiztasuna handitzea eta zaharkituen ordezkapena egitea; eta gaikako bilketaren zikloa egiaztatzea.
2011-2012 ikasturtean biodibertsitatea landuko dute Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola (DBH eta BHI), Orereta Ikastola, Gurutzearen Alabak eta Don Bosco ikastetxeko ikasleek.