Albisteak

Zaintzaileentzako ikastaroak, hilaren bukaeran

Lezoko Udalak eta Ingema fundazioak (adinduekin eta ezinduekin lan egiten duena) bost eguneko ikastaroa antolatu dute zaintzaileentzat. Hilaren 28an, 29an eta 30ean eta urriaren 6an eta 7an izango dira ikastaro horiek. Udalak jakinarazi duenez, izena e...

admin

Zabaldu dute AP-8 autobidea Errenteria parean

Kamioi batek artaziarena egin du Errenteria parean eta auto ilarak srotu dira

admin

Hilaren 16 arte eman daiteke izena Helduen Tailerretan

Oiartzungo Emakumeen Taldeak, udalaren laguntzarekin, helduentzako tailerrak antolatu ditu 2011/2012 ikasturterako. Eskaintza zabala prestatu du Emakumeen Taldeak beste behin ere (behean). Hilaren 16a arte eman daiteke izena ikastaroetan, Manuel Lekuona Bibliotekako sarreran, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Ikasturtea urrian hasiko da eta maiatzera arte luzatuko dira ikastaro gehienak (badira hiru hilabetekoak ere). Oiartzuarrek 55 euro ordainduko dituzte eskolak, eta 75 euro Oiartzunen bizi ez direnek. Hiru hilabeteko ikastaroek, aldiz, honako prezioak dituzte: 30 euro oiartzuarrentzat, eta 40 gainontzekoentzat. Euskadiko Kutxan eta Kutxan egin daitezke ordainketak. Lehenengoan, 3035 0126 62 1260016390 kontu zenbakian, eta bigarrenean, 2101 0060 06 0125995225 kontu korrontean. Izena ematerakoan, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte liburutegiko sarreran. Horrekin batera, aukeratutako ikastaroa eta ordutegia zehaztu beharko dituzte, baita izen-abizenak eta telefono zenbakia ere. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, baliteke izena eman ondoren, ikastarorik ez izatea: “Izan ere, ikastaroetako taldeak osatzeko, gutxienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Hala ez bada, ez da ikastarorik izango”. Informazio gehiago nahi dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 618 091 176. Urritik maiatzera Bertsolaritza. pEhoziria. Egur-taila. Zaharberritzea. Eskulanak. Euskal dantzak. Gimnasia. Gitarra. Informatika. Joste-lanak. Margolaritza. Masajea. Memoria tailerra. Oihalkilanak. Perkusioa. Pilates. Sabel-dantza. Sukaldaritza. Yoga. Tai-Chi/Chi-Kung. Haurrentzako masajea. Hiru hilabetekoak Makillajea. [...]

admin

Alardearen ohiko ibilbidea egitea debekatu dio Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainiari

Jaizkibel konpainiak erabaki “onartezina” dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak entseguetako eta Alardeko ibilbidetan aldaketak egiteko azaldutako argudioa. Konpainiaren arabera, erabakiaren iraganeko “konfrontazio eta bazterketara” itzuli nahi da. “Hori dela eta, ez dugu onartuko. Ez dugu utziko arazorik ez dagoen tokian beldurra sor dezaten, elkarbizitza dagoen lekuan liskarra izatea. Elkarbizitza da gure helburua”, adierazi zuen konpainiako kide den Garoa Lekuonak, asteazken arratsaldean Jaizkibel konpainiak Santa Maria ateaurrean eman zuen prentsaurrekoan. Atzerapausorik ez onartzeko eskatu diete Hondarribiko herritarrei, alderantziz, “jaiaz gozatzen eta beren eskubideak defendatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu, eta Jaizkibel konpainian desfilatzera animatu. Izan ere, gure helburua lortu ez dugun arren, urrats handiak egin dira berdintasunaren bidean”. Mezu argia egin diete erakundeei, “irtenbidearen alde egin dezaten eskatzen diegu, Hondarribiko alkateak orain arte egin ez duen bezala. Liskarrak sortu beharrean konponbidearen alde egin dezatela nahi dugu”. Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik egin ditu moldaketak, eta Jaizkibel konpainiari ez ezik, Alarde tradizionalari ere eragiten diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu den Rodolfo Aresen esanetan, “ez dugu iraganeko eztabaidarik hasi nahi, alderantziz baizik. Alardea ahalik eta segurtasun eta normaltasun handienarekin egitea bermatu nahi dugu, bai ikusleentzat eta baita parte hartzaileentzat ere. Bien arteko elkarbizitza ziurtatu nahi dugu”. Erantzunaren zain Jaizkibel konpainiak Herrizaingo Sailaren [...]

admin

Bigarren argazki lehiaketa deitu du Nicolas Gerendiain elkarteak

Frankismoaren ondorioak goiburupean II. argazki lehiaketa errepublikarra antolatu du Nikolas Gerendian elkarteak. Ikur frankisten erreferentzia egiten duten ikurrak bildu nahi dituzte: monumentoak, plakak, margoak… Bi maila ezarri dituzte, bat Bi...

admin

Maria Jose Gaztelumendiren margoak Euskadiko Kutxan

Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.

admin

The Rises taldeak irabazi du MusikIrun maketa lehiaketa

Oviedoko (Asturias) The Rises punk-rock bandak irabazi du Irungo I. Maketa Lehiaketa. Sari bezala disko kalitateko MiniEp bat grabatuko dute Phantom Studiosetan. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Luz de Putas eta The Inductions taldeak geratu ziren, irundarrak biak. Hiru taldeek kontzertua eman zuten abuztuaren 27an Urdanibia plazan, eta emanaldia eta gero epaimahaiak asturiarren alde egin zuen. Oviedoko gazteak, gainera, interneten bozka gehien jaso dituztenak izan ziren eta, horrekin, Gazte Saria eta musika materiala erosteko 400 euroko txartela eskuratu dute.

admin

Silicone Soulen kontzertua bihar Tunken

House musika egiten duen Glasgoweko (Eskozia) Silicone Soul taldeak kontzertua emango du irailaren 2an, ostiralean, Irungo Tunk aretoan. Sarrera aldez aurretik erosi ez dutenek internetez egin beharko dute, www.ticketmaster.es atarian. Kontzertua 00:0...

admin

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren erakusketa

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

admin

Aldundiak aurrekontu proposamena azalduko du Irunen

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko zenbait herrietan bilera irekiak antolatu ditu, heldu den urterako aurrekontu proposamena herritarrei azaltzeko. Irunen hilaren 10ean egingo dute bilera, Amaia Kultur Zentroan. Martin Garitano ahaldun nagusia berta...

admin

Ega ibai ingurura irteera igandean egingo du Trintxer Mendi Taldeak

Iganderako deitu du Trintxer Mendi Taldeak Ega ibai arroaren (Nafarroa) barruko hamabosgarren irteera. Sesma herritik Carcar herrira dauden 22 kilometroak osatuko dituzte, oinez. Sesmaraino autobusez joango dira. Trintxerpeko Dax taberna paretik irtengo da autobusa, igandean bertan. Interesa dutenek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko edo irteeraren gaineko informazio zabalagoa eskatzeko: 943 39 07 21 edo 679 23 36 60.

admin

Donibane Eskubaloia, ezinean Ereintzaren kontra

3-24 galdu zuen Donibane Eskubaloia elkarteko talde nagusiak Ereintzaren kontrako partida. Lehengo larunbatean jokatu zuten, Galtzarabordako kiroldegian, eta arrosak, saiatu ziren arren, Ereintza nagusitu zen. Donibaneko bigarren taldeak ere galdu egin...

admin

Valeriano Lezeta hil da

Herritar askok ezagutuko dute udaletxeko pleno aretoan dagoen murala. Valeriano Lezeta Gabarain Errenteriako historiaren gaineko alegoria lan horren egilea da, eta duela gutxi hil da. “Mural hori margotzeak, zalantzarik gabe, Errenteriako udaletx...

admin

Ahots zurien saioa

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestu zuen ostiralean. 40 neskez osatutako taldea Tolosan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira izan da Euskal Herrian , eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu zuen, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin

admin

Bertso musikatuen emanaldia, hilaren 18an izango da

Ez zuten egin pasa den ostiralean bertso musikatuen emanaldia. Kastro Berri tabernatik zehaztu dutenez, hala argitaratu zuten Gotti-Betti agendan, baina akatsa da. Saioa hilaren 18an izango da, 20:30ean, eta lau bertsolarik hartuko dute parte: Jon Mart...

admin

Puntuak pilatzen eta goraka ari da Trintxerpe

0-1 irabazi zion lehengo larunbatean Trintxerpek Rotetari. Gol aukerak sortzen Roteta finago ibili zen, baina ez zuen atearen aurrean asmatu. Trintxerperen gola Ameshek sartu zuen, 40. minutuan, buruz. Erregional Ohorezko Mailako zazpigarren postuan da...

admin

Jon Martin eta Alaia Martin pasatu dira finalaurrekoetara

Bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak. Azkena herenegun jokatu zuten Azpeitian. Bertan parte hartu zuen Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Puntuetan bosgarrena izan zen, eta ez zuen finalaurrekoetara pasatzerik lortu. Ander...

admin

“Liftinga” iritzi dio EBk Ingurumen Txostenari

“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...

admin

Portua kanpo kaiarekin tematuta dagoela dio ELAk

Jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri izateko beste aukerak badaudela esan dute. ELAren arabera, «kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria», baina Pasaiako Portu Agintaritza «tematuta» dago azpiegiturarekin. Lehengo ostegunean...

admin
Gehiago