Hibaika, lehena ateratzen, eta San Pedro, azkena

Gaurko Kontxarako sailkapen estropadaren zozketa egin dute eguerdian Donostiako Udalean. Bertan, B taldeko ontziak –San Miguel Ligan parte hartzen ez dutenak– ateratzen lehenak izango direla ebatzi dute antolatzaileek, eta ondoren, A taldekoak –San Miguel Ligakoak– aterako dira. Hala, sailkapen estropada martxan jarriko duen ontzia Errenteria-Oreretako Hibaika izango da, 18:00etan. Ateratzen azkena San Pedro izango da, 18:24an.  Ateratzen hamargarrena izango da Trintxerpe (18:09an), hamabosgarrena Hondarribia (18:15ean), eta hemeretzigarrena San Juan (18:19an). Arratsalderako ekaitz arriskua dagoela iragarri du Euskalmetek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.