Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bi astez Sizilian izan dira Ereintza Dantza Taldeko kideak

Ereintza Dantza Taldea ez da geldirik egon abuztuan. Sizilian egindako nazioarteko dantza jaialdian  parte hartu du, eta abuztuaren 16tik 30era irlako hainbat herritan izan dira Euskal Herriko dantza eta kultura erakusten. Eurekin batera, Turkia, Errusia, Bielorrusia, Eslovenia eta Siziliako taldeak aritu dira dantzan bi astez. Ereintzatik jakinarazi dutenez, lau emanaldi izan dituzte honako herri hauetan: Bivona, Alexandria, Vicari, eta Realmonteko Costa Bianca antzokian. Hain zuzen, Vicarin, Filipinetako eta Errusiako taldeak batu zitzaizkien gainontzekoei. “Esperientzia ona” Ereintzako kideak pozik bueltatu dira bidaiatik. Batik bat beste taldeekin izandako kultura elkatrukearengatik; era guztietako kulturak ezagutzeko aukera izan dutela ere gaineratu dute. Horrekin batera beste jaialdi batzuetara joateko gonbidapena jaso dutela jakinarazi dute, hala nola, Bielorrusiara eta baita berriro Siziliara joatekoa ere. Beste kulturak ezagutzeaz gain, bidaiatu ere egin dute Italiatik. Joanekoan Pompeia eta Florentzia ezagutu zituzten, eta bueltakoan, berriz, Erroma eta Nimes (Frantzia). Ereintzatik gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia Euskal Herritik kanpoko jaialdietan parte hartzen dutela. Izan ere, ekaina hasieran antolatzen duten Errenteria Dantzan jaialdira atzerriko taldeak gonbidatzen dituztela azaldu dute, kultura elkartrukea baita asmoetako bat. Horrenbestez, gero beste taldeen gonbidapenak jasotzen dituztela adierazi dute. Hala, duela bi urte Hungarian izan ziren, eta duela hiru urte, berriz, Austrian. Horrez gain, urtero Salouen [...]

admin
Bidasoa
2011/09/01

Ereintza Dantza Taldea ez da geldirik egon abuztuan. Sizilian egindako nazioarteko dantza jaialdian  parte hartu du, eta abuztuaren 16tik 30era irlako hainbat herritan izan dira Euskal Herriko dantza eta kultura erakusten.

Eurekin batera, Turkia, Errusia, Bielorrusia, Eslovenia eta Siziliako taldeak aritu dira dantzan bi astez.

Ereintzatik jakinarazi dutenez, lau emanaldi izan dituzte honako herri hauetan: Bivona, Alexandria, Vicari, eta Realmonteko Costa Bianca antzokian.

Hain zuzen, Vicarin, Filipinetako eta Errusiako taldeak batu zitzaizkien gainontzekoei.

“Esperientzia ona”
Ereintzako kideak pozik bueltatu dira bidaiatik. Batik bat beste taldeekin izandako kultura elkatrukearengatik; era guztietako kulturak ezagutzeko aukera izan dutela ere gaineratu dute. Horrekin batera beste jaialdi batzuetara joateko gonbidapena jaso dutela jakinarazi dute, hala nola, Bielorrusiara eta baita berriro Siziliara joatekoa ere.

Beste kulturak ezagutzeaz gain, bidaiatu ere egin dute Italiatik. Joanekoan Pompeia eta Florentzia ezagutu zituzten, eta bueltakoan, berriz, Erroma eta Nimes (Frantzia).

Ereintzatik gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia Euskal Herritik kanpoko jaialdietan parte hartzen dutela. Izan ere, ekaina hasieran antolatzen duten Errenteria Dantzan jaialdira atzerriko taldeak gonbidatzen dituztela azaldu dute, kultura elkartrukea baita asmoetako bat. Horrenbestez, gero beste taldeen gonbidapenak jasotzen dituztela adierazi dute. Hala, duela bi urte Hungarian izan ziren, eta duela hiru urte, berriz, Austrian.

Horrez gain, urtero Salouen (Herrialde Katalanak) egiten den jaialdi batean parte hartzen dutela ere gogorarazi dute dantza taldetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.