Landare pala motzeko txapelduna da
Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan.Oiartzungo Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela errenteriarrek. Ostiralean, bestalde, finalaur...
Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan.Oiartzungo Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela errenteriarrek.
Ostiralean, bestalde, finalaurrekoak jokatu zituzten Fanderian Txost 2ko Aizpuru eta Argoteren kontra, eta 40-35 nagusitu ziren. Hurrengo egunean, berriz, Txost 1en kontra jokatu zuten finala Ordizian. Estu, baina irabaztea lortu zuten.
Duela aste gutxi, Andoainen jokatutako lehian Landareko palistak Gipuzkoako pala luzeko txapeldunorde izan ziren.
Emaitzak
Eskuz binaka. Kadeteak.
3. Maila. EPLE 2 22 (Ahetze Arzallus/Ander Mariñelarena)-Zumaia 14.
Eskuz binaka. Nagusiak.
3. Maila. Aurrera Saiaz 22-EPLE 1 16 (Eneko Arzadun/Imanol Bergara). Intza 6-EPLE 2 22 (Aitor Odriozola/Antton Aranburu).
Pala motza. Nagusiak.
2. Maila. Finalerdiak. Landare 2 40 (Richard Benoit / Ruben Pichel)-Txost 2 35.
pPala motza. Nagusiak.
2. Maila. Finala. Landare 2 40 (Richar Benoit / Ruben Pichel)- Txost 1 37.

