Albisteak

Herriko futbol taldeek garaipen batekin ahaztu nahi dituzte azken porrotak

Herriko taldeek jardunaldi gazi-gozoa izan zuten. Bik irabazi egin zuten (Allerru Bk eta saiskibaloi taldeek), beste bik galdu (herriko futbol talde nagusiek) eta Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldak berdindu egin zuen. Horregatik, asteburu honetan aurreko asteburuko akatsak emendatu eta irabazi egin nahi dute. Erregional Preferente Mailako Allerruk Kostkas-Miren Bihotza taldea jaso zuen Plazetan. Gol bakarrarengatik galdu zuten lezoarrek, 0-1. Donostiako taldea atzean uzteko aukera ezin izan zuten aprobetxatu. Sei puntu dituzte, beste horrenbeste jardunaldietan lortutakoak, eta 11. postuan jarraitzen dute. Datorren partida derbia izango da, Touringen kontra jokatuko baitute Fanderian, larunbatean. Emakumeen Ligako taldeari dagokionez, Irunen jokatu zuten, Mariñoren kontra, eta bi gol sartu zizkieten irundarrek. Liderra da Mariño, orain arteko lau partidak irabazi baititu. Allerruk bost punturekin jarraitzen du, azkenaurreko postuan. Amara Berriren bisita jasoko dute etzi, 16:00etan. Lehenengo Erregionaleko gizonezkoen taldeak, berriz, 1-2 irabazi zion Irauliri. Bigarren postuan jarraitzen dute, eta horri eutsi nahi diote, larunbatean EAS 08 taldeari irabazita. Plazetan izango da partida, 18:00etatik aurrera. Saskibaloi taldea, ondo Iaz ez bezala, aurtengo denboraldia ondo hasi du Allerru saskibaloi taldeak. Easo Zaharri irabazi zioten Bekoerrotan, 74-67. Lau partidetan bakarra galdu duteberdeek, eta bolada horrekin jarraitu nahi dute larunbatean Irunen, Carnicas San Marcial Erroibide taldearen kontra. Azken Portu kiroldegian izango [...]

admin

Landarbaso abesbatzaren kontzertua San Pedron

Errenteriako Landarbaso Abesbatzak zabalduko du etzi (hilak 21) Ondartxo abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Astea. 25 urte eta gero, astea izateari utzi eta hiru asteburutan izango dira aurten kontzertuak, baita datozen urteetan ere. Esan bezala, lehen kontzertua Landarbasok emango du etzi,, Pedro Deunaren elizan, 20:00etan. 90. hamarkadan sortu zen Landarbaso abesbatza. Iñaki Tolaretxipirin zuzendaritzapean, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek kantatzen dute Landarbason. Sari asko eskuratu ditu abesbatzak azken urteotan , azken sari garrantzitsuena 2010. urtean Txinako Nazioarteko Koralen Olinpiadetan lortutako zilarrezko eta urrezko dominak. Aurten 20 urte bete ditu Landarbasok, eta X. urteurrenean egin antzera Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du, eta Ondartxo Abesbatzatik jakinarazi dutenez, “beroketa ariketa gisa San Pedron abestuko dute etzi”.  

admin

Badia biziberritzeko hitzarmen berria eskatuko dio EAJk Aldundiari

Pasaiako EAJ taldeko zinegotziek mozio bat erregistratu dute datorren asteazkeneko udalbatzarrera eramateko. Aipatu mozioan Foru Aldundiari hitzarmen berria eskatzen diote “udalerriaren biziberritzea aurrera jarrai dezan”. Aurkeztutako testuan, udaletxeak foru gobernuari konpromiso bikoitz bat exijitzea proposatzen da: lehendik adostutako akordioa mantentzea eta hitzarmen berri bat izenpetzea, EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek zehaztu duenez “Markel Olano buru zen aurreko gobernuak egindako apustua berrituz”. Pasaiako EAJrentzat, “bide luzea geratzen da gure udalerriaren biziberritzea lortzeko”. Diotenez, “aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da Foru Aldundiak aurreko foru taldearen esfortzu maila mantentzea”. Jeltzaleen ustez, “Pasaiak, Foru Aldundiarekiko harremanetan, esparru egonkor bat behar du, eta hori lankidetza hitzarmen baten bidez araututa egon behar da”. EAJk lantalde bat osatzea proposatuko du asteazkeneko udalbatzarrean, “udaleko talde ezberdinek osatua, aipatutako hitzarmenak heldu beharko lituzken ekintzak adosteko” .

admin

Lazo arrosa, bularreko minbiziari aurre egiteko

Bularreko minbiziari aurre egiteko nazioarteko eguna da gaur eta Hondarribiko Kasino Zaharrean lazo arrosa jarri dute. Bidasoako eskualdean, minbiziaren aurkako elkarteak Irungo Foru kalean du bulegoa, eta bertan eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak do...

admin

Carlos Rilovak hitzaldia eskainiko du bihar Udaleko areto nagusian

Kultura sailak antolatuta `Arrastrado por la marea de la Historia. Cuatro historias desconocidas de Hondarribia (1650-1830)´ historia hitzaldien zikloak aurrera jarraitzen du. Lehenengo saioa, uztailean egin zuten, Itsasoaren Asteburua ekitaldien barn...

admin

Hondarribiko eskaintza turistikoa Madrilen ikusgai

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, Madrilen eskaintza turistikoak dituen erakargarritasunak azaldu ditu. Hondarribitik, sareko presidente eta Hondarribiko alkate den Aitor Kerejeta, Txomin Sagarzazu Turismo zinegotzia eta Fernando Gonzalez Bidaso...

admin

Izen-emate epea luzatu dute 1958ko kintoek

1958an jaiotakoen jaian parte hartzeko inskribatu ahal izateko epea zabaldu egin dute bihar arte. Pertsona batzuei abisua berandu samar iritsi zaie, eta horregatik hartu dute erabaki hori. Jaia hilaren 29an egingo dute Irungo Atalaia jatetxean, eta aut...

admin

Futboleko denboraldi hasiera, Oiartzun Irratian

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan futboleko denboraldi hasieraz ariko dira gaur: Espainiako ligaz eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionalaz. Lau gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: David Zurutuza eta Asier Illaramendi Realeko jokala...

admin

Alberto Iñurrategiren ikus-entzunezkoa, etzi

Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du etzi. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko honako azalpenak eman ditu Iñur...

admin

Mugikortasun Astearen barruko argazki lehiaketa bukatzear da

Irungo Mugikortasun Astearen barruan argazki lehiaketa antolatu zuen udalak. Bihar da lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren oinarriak zeintzuk diren ezagutzeko eta argazkiak nora bidali behar diren jakiteko Irungo Udalaren webgunea...

admin

Bi puntugatik galdu du Allerru saskibaloi taldeak

Jardunaldi kaxkarra izan Lezoko taldeentzat. Futboleko hiru talde nagusiek zein saskibaloikoak galdu egin dute asteburuan. Erregional Mailako taldeak jipoi handia jaso zuen larunbatean Plazetan. Lezoarrek 1-4 galdu zuten Dunboa-Eguzkiren kontra. Aukera...

admin

Abenduak 10 eta 11ko kirol emaitzak

Eskubaloia Espainiako Lehen Maila Ereintza-Ardoi San Antonio 25-20 Futbola Erregional Preferentea Touring-Martutene 2-0 Astigarragako Mundarro-Beti Ona 1-3 Pilota Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Eskuz banaka nagusiak. 2. maila EPLE 2 (Antton Ara...

admin

Libroforum tailerrarekin hitzordua, gaur

Gaur arratsaldean elkartuko da Libroforum tailerra Ikust Alaia udal liburutegian. Jane Bowlesen lana aztertuko dute.

admin

Gabonetan birziklatzearen beharraz informatuko dute saltoki handietan

Gabonetan gehiago kontsumitu eta hondakin gehiago sortzen ditugulako, Gabonetan ere, birziklatu kanpainia abiatuko dute bihar Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak, Ecoembesek eta Ecovidriok. Ekimenaren helburua herritarrak birziklapenaren beharraz ohartaraztea da, eta Hondarribiko eta Irungo merkataritza Zentro handietan burutuko dute. Bihar arratsaldean hasiko da Gabonetan ere, birziklatu kanpaina, Hondarribiko Eroskin (ikus testuaren bukaeran tailerren egutegia). Bertan, zenbait ingurumen hezitzaileek kartoi eta papera, bidrio eta platikozko ontzi, lata eta briken birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte. Birziklapenari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta zenbait joko antolatuko dituzte ere, produktuak dagozkien edukiontziekin lotu, eta birziklapenak dakartzan onurak frogatzeko. Jokoetan parte hartzen dutenei berrerabiltzeko poltsak banatuko zaizkie. Txingudi Zerbitzuak-etik gogoratu dute “birziklapenarekin zabor gutxiago sortzen” dela. “Herritarrek birziklapenaren garrantziaz kontzientziatu beharra dute, eta baita hori zuzen nola egin jakin ere”, gaineratu dute. Kanpainen beharra Bidasoko zerbitzuen erakundetik emandako datuen arabera 2010ean birziklatze eta konpostatze portzentaia %37koa izan zen, duela bost urte baino sei puntu gehiago. Halere, hiritarrek edukiontzietan egokiak ez diren hondakinak uzten dituztela esan dute, nahiz eta geroz eta gutxiago diren: %18a duela bi urte eta %12 iaz. Gabonetan ere, birziklatu tailerrak Hondarribiko Eroskin: hilaren 13an (asteartea), 16:30etik, 20:30era. Txingudi Merkataritza Zentroan: hilaren 14an (asteazkena) eta 16an (asteartea), 17:30etik 21:30era. Mendibil Merkataritza Zentroan: hilaren 15ean (osteguna) [...]

admin

Pucciniren ‘La fanciulla del West’ emango dute arteartean Zinemako Operan

Giacomo Puccinik idatzitako La fanciulla del West operaren proiekzioa prestatu dute astearterako Amaia Kultur Zentroan, Zinemako Opera programaren saio berri batean. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta sarrera libre izango da.

admin

Bihar azken auzo bilkura iraganen da, Hiri-Barnekoa

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin

Giza eskubideen alde elkartu dira

BAT Bakearen Aldeko Taldeak antolatuta, giza eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Niessen merkataritza zentroko atarian. Giza eskubideak guztiontzat lelopean hainbat herritarrek parte hartu dute.

admin

Kantu jira egiten ari dira herriko kaleetan

Hilabeteko bigarren asteburua da honakoa, eta hutsik egin gabe, kantu jiraren garaia da Errenteria-Oreretan. Eguerditik aurrera, hainbat herritar daude partitura eskuan, euskal kantak kantatzen, Lau Haizetara elkarteak antolatuta. Oraindik garaiz dabil...

admin

Gaztetxeari buruzko prentsaurrekoa emango dute

Hilaren 16an Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek bilera egingo dute Aitor Kerejeta alkatearekin. Herriko koadrilekin bildu ondoren, gaztetxearen proiektuari buruz mintzatuko dira eta hilaren 17an eguerdiko hamabietan, prentsaurrekoa eskainiko dute Zu...

admin

Arian San Antonio Ardoi hartuko du Ereintzak

Hamabigarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Ereintza eskubaloi taldeak Arian San Antonio Ardoi talde nafarraren kontra. Bi puntuak eskuratzekok aukera paregabea izango du, sailkapenari begiratuta, indartsuago baitaude errenteriarrak nafarrak ...

admin
Gehiago