Gabonetan birziklatzearen beharraz informatuko dute saltoki handietan
Gabonetan gehiago kontsumitu eta hondakin gehiago sortzen ditugulako, Gabonetan ere, birziklatu kanpainia abiatuko dute bihar Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak, Ecoembesek eta Ecovidriok. Ekimenaren helburua herritarrak birziklapenaren beharraz ohartaraztea da, eta Hondarribiko eta Irungo merkataritza Zentro handietan burutuko dute. Bihar arratsaldean hasiko da Gabonetan ere, birziklatu kanpaina, Hondarribiko Eroskin (ikus testuaren bukaeran tailerren egutegia). Bertan, zenbait ingurumen hezitzaileek kartoi eta papera, bidrio eta platikozko ontzi, lata eta briken birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte. Birziklapenari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta zenbait joko antolatuko dituzte ere, produktuak dagozkien edukiontziekin lotu, eta birziklapenak dakartzan onurak frogatzeko. Jokoetan parte hartzen dutenei berrerabiltzeko poltsak banatuko zaizkie. Txingudi Zerbitzuak-etik gogoratu dute “birziklapenarekin zabor gutxiago sortzen” dela. “Herritarrek birziklapenaren garrantziaz kontzientziatu beharra dute, eta baita hori zuzen nola egin jakin ere”, gaineratu dute. Kanpainen beharra Bidasoko zerbitzuen erakundetik emandako datuen arabera 2010ean birziklatze eta konpostatze portzentaia %37koa izan zen, duela bost urte baino sei puntu gehiago. Halere, hiritarrek edukiontzietan egokiak ez diren hondakinak uzten dituztela esan dute, nahiz eta geroz eta gutxiago diren: %18a duela bi urte eta %12 iaz. Gabonetan ere, birziklatu tailerrak Hondarribiko Eroskin: hilaren 13an (asteartea), 16:30etik, 20:30era. Txingudi Merkataritza Zentroan: hilaren 14an (asteazkena) eta 16an (asteartea), 17:30etik 21:30era. Mendibil Merkataritza Zentroan: hilaren 15ean (osteguna) [...]
Gabonetan gehiago kontsumitu eta hondakin gehiago sortzen ditugulako, Gabonetan ere, birziklatu kanpainia abiatuko dute bihar Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak, Ecoembesek eta Ecovidriok. Ekimenaren helburua herritarrak birziklapenaren beharraz ohartaraztea da, eta Hondarribiko eta Irungo merkataritza Zentro handietan burutuko dute.
Bihar arratsaldean hasiko da Gabonetan ere, birziklatu kanpaina, Hondarribiko Eroskin (ikus testuaren bukaeran tailerren egutegia). Bertan, zenbait ingurumen hezitzaileek kartoi eta papera, bidrio eta platikozko ontzi, lata eta briken birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte. Birziklapenari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta zenbait joko antolatuko dituzte ere, produktuak dagozkien edukiontziekin lotu, eta birziklapenak dakartzan onurak frogatzeko.
Jokoetan parte hartzen dutenei berrerabiltzeko poltsak banatuko zaizkie. Txingudi Zerbitzuak-etik gogoratu dute “birziklapenarekin zabor gutxiago sortzen” dela. “Herritarrek birziklapenaren garrantziaz kontzientziatu beharra dute, eta baita hori zuzen nola egin jakin ere”, gaineratu dute.
Kanpainen beharra
Bidasoko zerbitzuen erakundetik emandako datuen arabera 2010ean birziklatze eta konpostatze portzentaia %37koa izan zen, duela bost urte baino sei puntu gehiago. Halere, hiritarrek edukiontzietan egokiak ez diren hondakinak uzten dituztela esan dute, nahiz eta geroz eta gutxiago diren: %18a duela bi urte eta %12 iaz.
Gabonetan ere, birziklatu tailerrak
- Hondarribiko Eroskin: hilaren 13an (asteartea), 16:30etik, 20:30era.
- Txingudi Merkataritza Zentroan: hilaren 14an (asteazkena) eta 16an (asteartea), 17:30etik 21:30era.
- Mendibil Merkataritza Zentroan: hilaren 15ean (osteguna) 16:30etik 20:30era, eta hilaren 17an (larunbata) 10:00etatik 14:00etara.

