Carlos Rilovak hitzaldia eskainiko du bihar Udaleko areto nagusian

Kultura sailak antolatuta `Arrastrado por la marea de la Historia. Cuatro historias desconocidas de Hondarribia (1650-1830)´ historia hitzaldien zikloak aurrera jarraitzen du. Lehenengo saioa, uztailean egin zuten, Itsasoaren Asteburua ekitaldien barn...

Kultura sailak antolatuta `Arrastrado por la marea de la Historia. Cuatro historias desconocidas de Hondarribia (1650-1830)´ historia hitzaldien zikloak aurrera jarraitzen du. Lehenengo saioa, uztailean egin zuten, Itsasoaren Asteburua ekitaldien barne eta `La última gran plaza ballenera de Gipuzkoa: aportación hondarribiarra durante la primera mitad del siglo XVII´ aurkeztu zuten. Bigarrena irailean izan zen, eta `Más allá de los océanos y de la crisis: Grandes capitanes de empresa Hondarribiarras durante la primera mitad del siglo XVII´ aurkeztu zuten.

Bihar, Carlos Rilovak, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Doktoreak, `La ignorada vida de Half a man Blas de Lezo y la Guerra de la Oreja un desconocido Siglo XVIII´ hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Udaletxeko areto nagusian. Sarrera doan izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.