Bi puntugatik galdu du Allerru saskibaloi taldeak
Jardunaldi kaxkarra izan Lezoko taldeentzat. Futboleko hiru talde nagusiek zein saskibaloikoak galdu egin dute asteburuan. Erregional Mailako taldeak jipoi handia jaso zuen larunbatean Plazetan. Lezoarrek 1-4 galdu zuten Dunboa-Eguzkiren kontra. Aukera...
Jardunaldi kaxkarra izan Lezoko taldeentzat. Futboleko hiru talde nagusiek zein saskibaloikoak galdu egin dute asteburuan. Erregional Mailako taldeak jipoi handia jaso zuen larunbatean Plazetan. Lezoarrek 1-4 galdu zuten Dunboa-Eguzkiren kontra. Aukera polita zuen sailkapenean gora egiteko, baina beherago dagoen taldeari ezin izan zioten irabazi. Zuri-berdeek 13 punturekin jarraitzen dute, 11. postuan.
Erregionaleko Lehenengo Mailan, berriz, etxetik kanpo galdu zuen Allerru Bk. EAS 08 Donostiako taldeak 3-2 irabazi zien. Lehenengo postua urrunago dute lezoarrek. Bigarren postuan jarraitzen dute, baina Urnieta taldea zazpi puntura dituzte orain.
Gipuzkoako Emakumezkoen Ligan, berriz, Allerruk gol bakarreko aldeagatik galdu zuen, Donostian. Amara Berrik 1-0 irabazi zien. Seigarren dira lezoarrak (zazpi talde dira guztira), hamar punturekin.
Saskibaloi taldeak, berriz, etxean bi puntuko aldeagatik galdu zuen, Mondragon Unibertsitatearen kontra: 74-76. Sailkapenaren erdian daude lezoarrak, sei garaipen (iazko denboraldi osoan lortu zituztenak bezain beste) eta bost porrotekin.
Allerru-Jaizkibelek, berriz, ez zuen jokatu. Areto futboleko Gipuzkoako Ligarik ez zen izan asteburuan. Lehiaketari berriro ekingo diote asteburu honetan.

