Izen-emate epea luzatu dute 1958ko kintoek
1958an jaiotakoen jaian parte hartzeko inskribatu ahal izateko epea zabaldu egin dute bihar arte. Pertsona batzuei abisua berandu samar iritsi zaie, eta horregatik hartu dute erabaki hori. Jaia hilaren 29an egingo dute Irungo Atalaia jatetxean, eta aut...
1958an jaiotakoen jaian parte hartzeko inskribatu ahal izateko epea zabaldu egin dute bihar arte. Pertsona batzuei abisua berandu samar iritsi zaie, eta horregatik hartu dute erabaki hori. Jaia hilaren 29an egingo dute Irungo Atalaia jatetxean, eta autobusa izango da joan-etorrirako.
Festara joateko interesa dutenek 60 euro sartu behar dituzte hilaren 15a baino lehen, izen-abizenak adierazita, Kutxako honako kontu korrontean: 2101 0001 10 0126461664.
Autobus zerbitzua erabili nahi dutenek, izen-abizenak eta geltokia jakinarazi behar dituzte hiru antolatzaile hauetakoren batekin harremanetan jarriz: 670 40 76 01 edo mitxelena.i[abildua]euskalnet.net (Joxe Mari Mitxelena); 635 20 72 89 edo gorozti[abildua]teleline.es (Joxe Mari Gezala); eta 651 70 68 81 edo mitxelenagarazi[abildua]telefonica.net (Pako Mitxelena).

