Albisteak

Landarbaso abesbatzak kontzertua emango du gaur San Pedron

Ondartxo Abesbatzak antolatutako musika abesbatza zikloaren barruko lehen kontzertua da gaurkoa. Landarbaso Abesbatzak zabalduko du gaur Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Zikloa. 20:00etan da kontzertua, Pedro Deunaren elizan. 26....

admin

Ezohiko osoko bilkura egingo dute asteazkenean; ordenantza fiskalak erabakiko dituzte

Datorren asteazkenean, hilaren 26an, ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean, hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena az...

admin

Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du Urruñan

Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du etzi Urruñako elizan. Lehenik, Euskal Herria Cantat tailerrean parte hartzen dutenek egingo dute emanaldia, 18:30ean hasita eta ondoren, Errenteria-Oreretako abesbatzak emango du kontzertua. Emanaldia ikustek...

admin

“Hemengo produktua lortu eta ekoizlea ezagutzea da helburua”

Baratzeko produktuak kontsumitu ohi izan ditu Josu Arotzenak (Errenteria-Orereta, 1963), eta horri eutsiz, Aitzibitarte kontsumo taldea sortu du beste herritar talde batekin. Nola jarri zenuten taldea martxan? Hainbat iturritatik jakin genuen lehenengoa martxan jarri zela. Biltzen joan ginen, eta zerrenda bat eratu zen. Handik EHNErekin harremanetan jarri, eta martxan jarri genuen taldea. Bigarren bilerarako ekoizle bat ezagutzeko aukera izan genuen. Zein da zuen ekoizlea? Itziarrekoak dira. Bikote bat da. Neska jatorriz Errenteria-Oreretakoa da. Zenbat zaudete  taldean? Hamar otar ditugu. Hamaikagarrena ia eratua daukagu, baina oraingoz, hamar otar ditugu: bost otar oso, eta beste bost otar erdi. Otar bakoitzak 60 euro balio du. Lehenengo otarra noiz jaso zenuten? Baserrian bertan jaso genuen, bisitatzera joan ginenean. Lehenengo harremana izan zen, ez bakarrik ekoizlearekin, baita lurrarekin ere: guk kontsumituko ditugun produktu horiek guztiak nondik ateratzen diren ezagutu genuen. Denboraldiko produktuak jasoko dituzue. Zein produktu jasotzen ari zarete? Momentu honetan, aza lonbarda, azalorea, piperrak, tipulak, oraindik negutegiko tomate batzuk ere geratzen zaizkie, errafauak [rabanitoak], erremolatxa, brokolia, azelgak eta porruak. Nabaritzen al da zaporean baserriko produktuak direla? Baserriko produktuak beste freskotasun bat du, beste zapore bat, eta baita itxura ere: beste distira bat du. Ondoan jarrita sumatu egiten da aldea. Azabaratzaren helburuetako bat ahalik eta [...]

admin

Final-laurdenetako saioa jokatuko du Lizarraldek etzi

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ari da pixkanaka aurrera egiten, eta asteburu honetan final-laurdenetako bi saio jokatuko dituzte, Oñatin eta Villabonan. Etzi izango da Villabonako saioa, eta bertan Ander Lizarralde oiartzuarrak parte hartuko...

admin

Ikasturteko lehen txangoa, Artikutzara

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak ikasturteko lehenengo irteera egingo du etzi. Mendi taldearekin batera txangora animatzen direnak Artikutzako mendietan barrena ibiliko dira. 08:30ean aterako dira etzi ikastolako aparkalekutik eta eguerdian itzuliko ...

admin

Patinatzen ikasteko ikastaroa, astelehenetik ostegunera

Oinarrizko patinaje ikastaroa egingo dute datorren astean herrian, haurrentzat zein helduentzat, Rolling Slap-en eskutik. Astelehenetik ostegunera izango da, 18:00etatik 20:00etara, Elizalde ikastetxeko frontoian. Ikastaroak 60 euro balio du haurrentza...

admin

Aljaraferen kultur astea egingo dute asteburua

Aljarafe elkarteak kultur astea antolatu du bihar, etzi eta iganderako. Briska, tute eta mus txapelketak izango dira bihar, karta joko txapelketako finala eta garaikurren banaketa etzi, eta igandean egun handia: goizean elkarteko ateak irekita egongo d...

admin

Pala motzeko lehia bihar, Fanderiako pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketaren barruko nagusien pala motzeko lehia jokatuko da bihar arratsaldean Fanderiako pilotalekuan, Landare 1 (Iñaki Elorza eta Imanol Lujanbio) eta Urnieta 2ren artean. Partida 21:15ean hasiko da. Pasa den asteburuan Landareko Elorza...

admin

Udazkeneko emanaldia

Udazkeneko Kontzertua izan zen pasa den larunbatean HMT Herri Musikaren Txokoan. Bi talde aritu ziren taula gainean: Daniel Peral rabelista kantabriarra, eta Luis eta Leire Astiasaran trikiti eta pandero joleak. Ikusleek ederki gozatu zuten bi emanaldiekin, eta ondoren, afaria egin zuten.

admin

Merkatariekin batzarra egingo du udalak bihar

Azken hilabeteetan hainbat bilera ireki antolatu ditu udalak herriko eragileekin. Horren harira, eta herriaren garapenerako duten garrantzia kontuan hartuta, merkatariekin batzarra egingo du bihar. Reina Aretoan izango da bilera 14:30ean, eta herriko m...

admin

Oiarso Saskibaloiko bi talde nagusiek galdu dute

Asteburuan jokatutako jardunaldia txarra izan da Oiarso Saskibaloiko bi talde seniorrentzat: emakumeen taldeak 52-34 galdu zuen Tecnunen kontra, eta Bigarren Mailako gizonen taldeak, berriz, gutxigatik baina ezin izan zuen DKS garaitu Galtzarabordan. A...

admin

Judo erakustaldia egin dute Allerruko eta Donibaneko kirolariek kiroldegian

Allerru eta Donibane judo taldeek urtea bukatzeko ekitaldia egin zuten lehengo larunbatean Donibaneko kiroldegian. Horrela, bi taldeetako haurrek erakustaldia egin zuten, entrenamendu motakoa. Andoni Cazorlak eta Jaione Ekisoianek (egungo Senior Mailako Espainiako Txapelduna) gidatu zuten entrenamendua. 10:30ean hasi zuten entrenamendua eta ordu eta erdiz ohiko ariketak egin zituzten judoka gazteek: jokuak, erorketak, jauziak, uchikomi-ak, randori-ak… Jarduera fisikoekin bukatzeko,   lehiaketa egin zuten. Guztira 200 lagun baino gehiago bildu ziren Donibaneko kiroldegian. Txalo zaparrada artean hartu zituzten haurrak erakustaldia bukatu zutenean. Ondoren, talde argazkia atera zuten eta diplomak jaso zituzten, baita opari batzuk ere.   Bazkaria Itsas Mendin Eguna, hala ere, ez zen kirol arlora mugatu. Donibanen bertan bazkaria egin zuten bi taldeetako partaide zein guraso eta lagunek. Guztira 60 lagun inguru bildu ziren Itsas Mendin. Allerru eta Donibane judo taldeetako arduradunek eskerrak eman dizkiete larunbatean bildutako gurasoei, «antolatzean emandako laguntzagatik».

admin

Udal plana biltzen duen webgunea martxan da

Datozen urteetarako udal plana eragile, herritar eta erakundeetako ordezkariei aurkezteko ekitaldia egin zuen hilaren 3an udalak. Bertan, udal planean parte hartzeko gonbitea egin zien bildutakoei. Horretarako webgunea martxan jarri du, eta beraz, udal...

admin

Bostetik bost, Maider Palavecinok

Ama Guadalupekoako judokek ikuskizun paregabea eskaini zuten Akitaniako ligako bosgarren nazioarteko txapelketan. Maider Palavecino hondarribiarra izan zen larunbateko txapeldun handia. Jokatu zituen bost borrokak irabazi zituen, podiumaren koskarik altuenera igo, eta urrezko domina etxera ekarri zuen. Ander Palavecino anaia final- laurdenetara iritsi zen, eta Josu Garcesek final- laurdenetan agur esan zion lehiari, giharretako lesio baten ondorioz.

admin

Bizilagunen kritikiei erantzun egin die Higer Merkatarien Elkateak

San Pedro kalea autoentzako arratsaldetan irekitzeko erabakiak hainbat iritzi sortu ditu herrian. Gauzak horrela, eta erabaki horren gaineko azalpenak emateko, Higer Hondarribiko Merkatarien Elkarteak hedabideei bidalitako idatzian azaldu du kale hori arratsaldetan irekiz gero ez direla arazo guztiak konponduko, «baina neurriak lanen ondorio negatiboak arindu ditzake». Alkate honek ez du entzuten leloarekin Portu auzoko zenbait merkatarik egin zuten kanpaina eta gero, kritikak jaso dituzte merkatari horiek. Higerrek Matxin Artzu kaleko lanak egiten ari diren bitartean, arratsaldetan San Pedro kalea irekitzeko eskatu zuen, «baina kanpaina horrek ez zuen espreski kalea irekitzeko eskatzen. Informazio falta zegoela salatzen zuen». Hala, hasieran, udala kalea lanak bitartean zabaltzearen kontra agertu zela azaldu dute Higerrekoek, «udalaren arabera, herritarren iritzia eta hainbat ikerketa kontuan hartuz». Kanpainaren ondorioz, ordea, udalak iritzia aldatu zuela uste du Higerrek; «eta gainera, udalaren ikerketa horiek eta herritarren iritzien berririk ez dugu oraindik». Baina San Pedro kalea arratsaldetan irekita ere, Portuko zenbait bizilagunek horren aurkako iritzia azaldu dute. «Herritar horietako batzuk, gure merkatarien jarduera babestu baino, kritikatu egiten dute. Hiriak, kalitate eta kantitate aldetik, inoiz izan duen merkataritza aukera osoena du egun». Denon kalea Elkarteko kideek San Pedro kalea «hondarribitar guziena» dela uste dute, «baita merkatariena ere. Eta lanek iraun bitartean bertako merkataritza [...]

admin

Sabino Aranako igogailua 24 orduz itxiko dute

Gaurko 12:00etatik biharko 14:00ak arte, Sabino Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo utziko dute. Igogailuaren lurra berritu eta garbitu egingo dute, eta tarte horretan herritarrek ezin izango dute igogailua erabili. G...

admin

Gaztelutxo harrera etxeko proiektua esleitzea aztertuko du Tokiko Gobernu Batzarrak

Ostiral goizean, 08:00etan, bilduko da Tokiko Gobernu Batzarra Ohiko Bilkura egiteko, eta hiru puntuko gai zerrenda izango du mahai gainean. Lehenengo puntuan, Gobernu Batzarrak 2011ko azaroaren 18an eginiko akta irakurri eta bidezkoa bada, onartu egin...

admin

Abaraxka, haur eta gurasoen festarekin joango da oporretara

Abaraxka ludotekak Gabonetako oporrengatik ateak itxiko ditu etzi, urtarrila arte. Hiruhilabete honi bukaera emateko, euskal jolas eta abestien festa prestatu dute egun horretarako ludotekako arduradunek, haur eta gurasoentzat. Gainera, aste honetan at...

admin

Bertako barazkiak modu osasungarrian nola kontsumitu azalduko dute

Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du; bihar izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan Arraztalo elkarteak galdera batekin piztu nahi du jendearen interesa: «Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?». Jende gehienak ez daki hori. Horrega...

admin
Gehiago