Bertako barazkiak modu osasungarrian nola kontsumitu azalduko dute
Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du; bihar izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan Arraztalo elkarteak galdera batekin piztu nahi du jendearen interesa: «Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?». Jende gehienak ez daki hori. Horrega...
Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du; bihar izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan
Arraztalo elkarteak galdera batekin piztu nahi du jendearen interesa: «Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?». Jende gehienak ez daki hori. Horregatik, hitzaldia antolatu du Arraztalok biharko.
Hitzaldian, bertako barazkiak modu osasungarrian nola kontsumitu azalduko dute: «Bertako produktuak zergatik kontsumitu; barazkien garrantzia dietan; osasunarentzat onuragarri diren bertako barazkien adibideak eta nola jan daitezkeen…». Hainbat gai jorratuko dituzte bihar, 19:00etatik aurrera, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan —sarrera nagusiaren gainean dagoenean—.
Herritarrei deia
Arraztalo elkarteko kideek hitzaldira agertzeko eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei: «Gure barazkiei buruz gehiago jakiteko, zatoz bihar Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan egingo dugun hitzaldira».

