Judo erakustaldia egin dute Allerruko eta Donibaneko kirolariek kiroldegian

Allerru eta Donibane judo taldeek urtea bukatzeko ekitaldia egin zuten lehengo larunbatean Donibaneko kiroldegian. Horrela, bi taldeetako haurrek erakustaldia egin zuten, entrenamendu motakoa. Andoni Cazorlak eta Jaione Ekisoianek (egungo Senior Mailako Espainiako Txapelduna) gidatu zuten entrenamendua. 10:30ean hasi zuten entrenamendua eta ordu eta erdiz ohiko ariketak egin zituzten judoka gazteek: jokuak, erorketak, jauziak, uchikomi-ak, randori-ak… Jarduera fisikoekin bukatzeko,   lehiaketa egin zuten. Guztira 200 lagun baino gehiago bildu ziren Donibaneko kiroldegian. Txalo zaparrada artean hartu zituzten haurrak erakustaldia bukatu zutenean. Ondoren, talde argazkia atera zuten eta diplomak jaso zituzten, baita opari batzuk ere.   Bazkaria Itsas Mendin Eguna, hala ere, ez zen kirol arlora mugatu. Donibanen bertan bazkaria egin zuten bi taldeetako partaide zein guraso eta lagunek. Guztira 60 lagun inguru bildu ziren Itsas Mendin. Allerru eta Donibane judo taldeetako arduradunek eskerrak eman dizkiete larunbatean bildutako gurasoei, «antolatzean emandako laguntzagatik».

Allerru eta Donibane judo taldeek urtea bukatzeko ekitaldia egin zuten lehengo larunbatean Donibaneko kiroldegian. Horrela, bi taldeetako haurrek erakustaldia egin zuten, entrenamendu motakoa. Andoni Cazorlak eta Jaione Ekisoianek (egungo Senior Mailako Espainiako Txapelduna) gidatu zuten entrenamendua.
10:30ean hasi zuten entrenamendua eta ordu eta erdiz ohiko ariketak egin zituzten judoka gazteek: jokuak, erorketak, jauziak, uchikomi-ak, randori-ak… Jarduera fisikoekin bukatzeko,   lehiaketa egin zuten. Allerru eta Donibane judo taldeetako haurrak entrenamendu erakustaldia egin ondoren
Guztira 200 lagun baino gehiago bildu ziren Donibaneko kiroldegian. Txalo zaparrada artean hartu zituzten haurrak erakustaldia bukatu zutenean. Ondoren, talde argazkia atera zuten eta diplomak jaso zituzten, baita opari batzuk ere.

 

Bazkaria Itsas Mendin
Eguna, hala ere, ez zen kirol arlora mugatu. Donibanen bertan bazkaria egin zuten bi taldeetako partaide zein guraso eta lagunek. Guztira 60 lagun inguru bildu ziren Itsas Mendin.
Allerru eta Donibane judo taldeetako arduradunek eskerrak eman dizkiete larunbatean bildutako gurasoei, «antolatzean emandako laguntzagatik».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.