Aljaraferen kultur astea egingo dute asteburua
Aljarafe elkarteak kultur astea antolatu du bihar, etzi eta iganderako. Briska, tute eta mus txapelketak izango dira bihar, karta joko txapelketako finala eta garaikurren banaketa etzi, eta igandean egun handia: goizean elkarteko ateak irekita egongo d...
Aljarafe elkarteak kultur astea antolatu du bihar, etzi eta iganderako. Briska, tute eta mus txapelketak izango dira bihar, karta joko txapelketako finala eta garaikurren banaketa etzi, eta igandean egun handia: goizean elkarteko ateak irekita egongo dira, eta ardoa eta pintxoak banatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, sevillanak dantzatuko dituzte.