Abaraxka, haur eta gurasoen festarekin joango da oporretara
Abaraxka ludotekak Gabonetako oporrengatik ateak itxiko ditu etzi, urtarrila arte. Hiruhilabete honi bukaera emateko, euskal jolas eta abestien festa prestatu dute egun horretarako ludotekako arduradunek, haur eta gurasoentzat. Gainera, aste honetan at...
Abaraxka ludotekak Gabonetako oporrengatik ateak itxiko ditu etzi, urtarrila arte. Hiruhilabete honi bukaera emateko, euskal jolas eta abestien festa prestatu dute egun horretarako ludotekako arduradunek, haur eta gurasoentzat.
Gainera, aste honetan ate irekiak izango dira eta ekintza bereziak antolatu dituzte bazkide diren zein bazkide ez diren haurrentzat.
16:30etik 19:30era, ongi pasatzeko gogoa duten Lehen Hezkuntzako lehenengo eta seigarren maila arteko haurrek Fermiñene etxean dagoen ludotekan dute, beraz, aukera paregabea.

