Albisteak

'Eguardi on' jardunaldietako partaideen lehen topaketa egin dute

Irun Factoryn egin dute topaketa, eta bi udalerrietako ekintzaileek elkar ezagutzea eta sinergiak sortzea izan dira helburu nagusiak.

BATeko harrobia, bikain Espainiako Txapelketan

20 urtez azpiko gizonak Madrilen izan ziren larunbatean, estatu mailako 8 klub onenen aurka lehiatzeko. Espektatiba guztiak gainditu eta seigarren postuan sailkatu ziren.

246 pertsonak hartu dute parte Bida-LAN programan

Irun eta Hondarribiko udalek Bidasoa biziriken bitartez garatu dute Bida-LAN proiektua, eta aurtengoan 66 pertsonak lortu dute lana.

Hondarribiko gizarte zerbitzuak indartzen ari da udala

Babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua eskainiko zaie aurrerantzean.

HITZA

HITZAkideak historiaz janzten hasi dira Oiasson

HITZAren 'Igandean historiaz jantzi' bisita gidatuen egitasmoaren lehena egin zen atzo Irungo Oiasso museoan. HITZAkideak, historia gosez.

Oihana Iguaran Barandiaran, nagusi Ficoban

Erraz irabazi zuen Iguaranek Irungo final-laurdenetako saioa. Oiartzunen izango da finalerdietako bat, azaroaren 17an.

Pikoketako fusilatuek "aitortzaren zain" jarraitu beharko dute

Pikoketako fusilatuen hobia memoria gune izateko protokolo falta salatu zuten atzoko ekitaldian. Biktima hauen aitortza lortzeko "gogor" jarraituko dutela lanean berretsi du Nicolas Gerendiain talde memorialistak.

Gran Sol taberna, Erdi Aroko XVI. Pintxo eta Tapa lehiaketako izarra

Asteburu honetan izan da Erdi Aroko Pintxo eta Tapa lehiaketa, Siguenza herrian (Espainia). Hondarribiarrek 'Sarandonga' pintxoa aurkeztu eta "oso asebeteta" geratu dira lortutakoarekin.

Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketan korrikalari bat zendu da

Helmugaratu eta berehala artatu zuten osasun zerbitzuek 31 urteko gaztea. Baliabide guztiak erabili arren ezin izan zuten ezbeharra saihestu.

Aitor Olaizola Baseta euskal presoari hirugarren gradua eman diote

Datozen egunetan espero dute preso irundarra Martuteneko espetxera lekualdatzea.

Garaipenak Biok Txingudi eta Zaisa Txingudirentzat

Seniorren bi taldeek kanpoan jokatu eta garaipena ekarri dute etxera; gazteenek ere irabazi egin dute.

Goazeneko aktoreek kontzertua eskainiko dute urtarrilean

Sarrerak Arma Plaza Fundazioan jarriko dituzte salgai hilaren 21 eta 22an, eta 23tik aurrera onlineko salmenta aktibatuko dute.

Olinpiadetako Herri Kirolen proba, bertan behera

Oraindik zein proba egingo den esan ez badute ere alternatiba bat bilatu dute antolatzaileek. Azeri elkartearen atzean elkartzeko deia egin dute.

Rugby-a

Txingudi Rugby Klubaren partiduak, asteburu honetan

Txingudi Rugby Klubeko taldeek hainbat partidu izango dituzte asteburu honetan: Getxon eta Igorren nagusiek; harrobiek, berriz, Logroñon, Durangon, Irunen eta Donostian.

'Negua berotuz' egitasmoa, hilaren 26tik urtarrilaren 4ra

Eguberrietako egitarau oparoa prestatu du Hondarribiko Saindua Gaztelekuak. 12-17 urte bitarteko gazte orori zuzenduriko ekintzak dira.

Irungo Eguberrietako azoka inauguratu dute

Zabaltza plazan dagoen azokaren inaugurazioan Cristina Laborda, Nuria Alzaga eta Libe Otegi izan dira. Izotzezko pista eta Antzarango txirrista ere gaur zabalduko dituzte.

Izugarria konpartsaren kalejira, bertan behera

Larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dagoenez erraldoien kalejira bertan behera uztea erabaki dute.

Olentzero eta Mari Domingi jaialdia, hilaren 24an

Saindua Gaztelekuak antolatu du Olentzero eta Mari Domingi jaialdia. Lehiaketan parte hartzen dutenek 200 euroko saria jaso dezakete.

Agenda 2030

Irungo ikasleak, 'Agenda 2030'-ekin konprometituta

Irungo udalak 'Eskolako Agenda 2030 Programa' aurkeztu du, ikasleriaren artean jasangarritasunaren kultura hedatu eta haien parte-hartzea bultzatzeko asmoz

Denboraldia hastera doa Santiagotarrakentzat

Bidasoaren jaitsiera egingo dute aulki mugikorreko arraunlariek, hilaren 14an. Gipuzkoako Ligako lehena izango da.

Gehiago