Izugarria konpartsaren kalejira, bertan behera
Larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dagoenez erraldoien kalejira bertan behera uztea erabaki dute.
Gorka Bereziartuaren Abentura erraldoia. Salba dezagun kalegira liburuaren aurkezpena egingo dute Hondarribiko Euskal Azokaren baitan eta haren aurretik, Izugarria konpartsaren eskutik kalejira bat egitekoak ziren.
Antolatzaileek larunbaterako eguraldi iragarpena aldatzea espero zuten arren, azkenean bertan behera utzi behar izan dute ekintza. Egun osorako euri zaparrada handiak espero baitira.