Aitor Olaizola Baseta euskal presoari hirugarren gradua eman diote

Datozen egunetan espero dute preso irundarra Martuteneko espetxera lekualdatzea.

Aitor Olaizola Baseta euskal presoari hirugarren gradua eman diote. Arabako Zaballa espetxean aurkitzen da preso irundarra, eta hirugarren gradua emanda, datozen egunetan Martuteneko espetxera lekualdatzea espero dute haren gertukoek azaldu dutenez.

2001eko martxoaren 30etik dago preso Olaizola, eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak iazko irailean bete zituen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.