Goazeneko aktoreek kontzertua eskainiko dute urtarrilean

Sarrerak Arma Plaza Fundazioan jarriko dituzte salgai hilaren 21 eta 22an, eta 23tik aurrera onlineko salmenta aktibatuko dute.

Goazen 11.0 kontzertuarekin biran ari dira EiTB 1 kateko telesail famatuko aktoreak. Azken urteetan bezala, urtarrilean izango dira Hondarribian. Zehazki, urtarrilaren 3an.

Egun horretan bi kontzertu emango dituzte: 17:00etan lehena, eta 19:00etan bigarrena. Sarreren prezioa 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 18 urtetik beherakoentzat. 2 urteko haurrek sarrera doan izango dute.

Sarrerak Arma Plaza Fundazioan jarriko dituzte salgai hilaren 21 eta 22an, eta 23tik aurrera onlineko salmenta aktibatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.