Albisteak

60 lagun kontratatu ditu udalak, ekainera arte

Abenduan iragarri bezala, udalak Irunen bizi diren 60 lagun kontratatu ditu urtarrilean. Guztiak langabeak izateaz gain, ez zuten langabezia laguntzarik jasotzen. Hala, langileek garatuko dituzten lanen artean, besteak beste, honakoak daude: artxiboak ...

admin

Hezkuntzaren alde

Lezo Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, ordu erdiz, Euskal Herria plazan. Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan egin nahi dituen murrizketak salatu zituzten, eta bihar lau orduko lan uztea egingo dute, 11:00etatik aurrera.

admin

HAZen ISO egiaztagiria berritu du Aenorrek

Aenorrek (Normalizaziorako eta Egiaztapenerako Espainiako Elkarteak) Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuari (HAZ) emandako ISO 9001:2008 egiaztagiria berritzea erabaki du. Hala, HAZen bulegoan zein Internet bidez emandako zerbitzuaren kalitatea aitortu du.

admin

Lanpostuak ziurtatzeko eskatu dute Sabecoko langileek

Murias Center 4k eta Eroskik sinatu zuten hitzarmenaren haritik, Sabecoko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren %10aren parte izanik. Supermerkatuan lan egiten zute...

admin

Martizkone baserriak jasoko du Trapujale oroigarria

Datorren ostegunean hasiko dira Lezoko Inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. 19:00etan abiatuko da Martizkone baserritik Trapujale, eta ordubete beranduago udaletxean Trapujale oroigarria jasoko dute baserrikoek, emandako laguntzarengatik. Martizkone...

admin

22 domina irabazi dituzte Ibargaingo pianistek Andoainen

Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko au...

admin

Sektore publikoaren erreformaren kontra

Udaleko Langile Batzordeak Espainiako Gobernuak sektore publikoak egin nahi dituen murrizketen kontrako mobilizazio eguna deitu du biharko. Hori dela eta, 10:30ean elkarretaratzea izango da Doneztebe plazan eta lanuztea (zinegotziek eta Oiartzungo sekt...

admin

Pilates jarduera egingo dute du Donibaneko kiroldegian

Pasai Donibaneko udal kiroldegiak pilates ikastaroa eskainiko du hemendik aurrera, goizez eta arratsaldez. Gehienez hamabi lagunetako taldeak osatuko dituzte, eta gutxieneko zenbakia lortzen dutenean hasiko dituzte klaseak. Kiroldegitik jakinarazi dute...

admin

Antzerki tailerraren bi lan, Inauteriei begira

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, Inauterietarako. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango dira, 22:30ean. Emakumeek egindako lana Armadas hasta los dientes iz...

admin

Lokalak etxebizitza gisara moldatzeko araua nahi du EAJk

Hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtu ahal izateko ordenantza bat eskatu du Pasaiako Udaleko EAJren udal taldeak. Taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “udalerrian finkatuta dagoen eta erabiltzen ez den ondare eraiki handia da...

admin

Igande honetan San Migelen joko dute ‘Diana’ txistulariek

Etzi, Irungo Udal Txistularien Bandako kideek San Migel auzoko kaleak musikaz girotuko dituzte, Diana joaz. 09:00etan hasiko dira eta ordubetez jardungo dute, gutxi gorabehera.

admin

I. mendeko erromatarren jaki biltegi bat aurkitu dute Bixeraren azpian

I. gizaldiko erromatar etxe bateko biltegia aurkitu dute San Juan plazan, Bixera eraitsi ondorengo garbiketa lanak egiten ari zirela. Obren jarraipena egiten ari ziren Arkeolaneko ikerlariek egin zuten aurkikuntza, joan zen ostiralean, eta egun horretan bertan ekin zioten indusketa lanari. Hiru metro luze eta metro eta erdiko zabalera duen jaki gordailu bat da; atzo goizera arte laurogei zentimetroko sakonera arte zuten induskatuta zonaldea. Asteartean komunikabideak deitu zituzten agertutakoa erakusteko. Bertan izan ziren Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria, Cristina Laborda Obretako zinegotzia eta Arkeolan erakundeko Pia Alkain arkeologoa, indusketen arduraduna. Urteagaren esanetan, I. gizaldiko jaki biltegi bat da aurkitutakoa, data hori baino lehenagoko etxe bateko zoru azpian egongo litzatekeena. Oraindik pozik antzematen zitzaion, ezusteko handia izan zelako. Izan ere, Laborda zinegotziak argitu zuen bezala, “Bixera eraitsi eta gero arkeologia zundaketak egin zituzten, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Hala ere, bertan jarraitu zuten lan egiten, badaezpada”. Aurkikuntza, lurrak mugitzeko fasea amaitzen ari zirenean izan zen. Alkainek ere “ezustekoa” hartu zuen: “Gure lana ostiralean bertan amaitzeko asmoa genuen, eta ez genuen uste ezer aurkituko genuenik. Badakigu erromatarren garaian hemen etxeak bazirela, baina hainbeste aldiz eraitsi eta eraiki dute bertan, zaila zela erromatarren aztarnekin topo egitea”. Alkainek biltegian azaldutako piezak aurkeztu zituen: [...]

admin

Gaur hasiko da Vueling Hondarribian lanean

Vueling prezio merkeko hegaldi konpainia gaur hasiko da lanean Hondarribiko aireportuan. Egunero hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, hasteko, 29,99ko prezioarekin (tasak barruan). Asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 0...

admin

Hondakinen inguruan hiru mozio eztabaidatu eta bat bera ere ez da aurrera atera

Tolosan gertatutako hilketa sexistaren aurrean udal adierazpena onartu dute aho batez. Hondakinen gaineko hiru mozio eztabaidatu zituzten lehengo astearteko udalbatzarrean, eta bat bera ere ez zuen nahikoa babesik lortu. Eztabaidatu zituzten lehenbiziko bi mozioak, EAJrena bata eta Pasaiako Ezkerrakoa bigarrena, hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak ziren. EAJk herritarrei kontsulta egitea eskatzen zuen, eta Bilduk eta EBk horixe bera kritikatu zioten, EAJk orain artean herritarren iritzia bere egiteko ohiturarik ez duela izan leporatuta. Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoa ere, atzera bota zuten, Bilduk abstentzioaren alde egin zuelako, mozioaren hainbat punturekin zalantzak zituztela argudiatuta Hondakinak atez ateko biltzearen kontra PSE-EEk aurkeztutako mozioak PPren babesa baino ez zuen lortu. Jaizkibel-Ulia babestu Bilduk Ulian eta Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzea eskatzeko mozioa aurkeztu zuen, eta aurrera atera zuen, EBren babesarekin. PPk kontra botatu zuen, eta EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren gainean aurkeztutako mozioa atzera bota zuten. Udal adierazpena Mozioen eztabaidari ekin aurretik alkateak igandean Tolosan izandako hilketaren harira udal adierazpen bat bozkatzea proposatu zuen, eta gainontzeko taldeek bere egin zuten. Adierazpena pasaia.net-en irakur daiteke.

admin

XVII.ean bezala pasatu zuten larunbata Anakan

Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko zituen joan zen larunbatean. Anakako Jaibiltzarra goraino bete zen. 13:30ean hasiko zen musika emanaldia, auzok...

admin

Erabatekoa izan da greba orokorra Lezon

Lezoko kaskoan ez ditu inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan da lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili da goizean goiz, eta informazio piketeak bert...

admin
Gehiago