Hondakinen inguruan hiru mozio eztabaidatu eta bat bera ere ez da aurrera atera
Tolosan gertatutako hilketa sexistaren aurrean udal adierazpena onartu dute aho batez. Hondakinen gaineko hiru mozio eztabaidatu zituzten lehengo astearteko udalbatzarrean, eta bat bera ere ez zuen nahikoa babesik lortu. Eztabaidatu zituzten lehenbiziko bi mozioak, EAJrena bata eta Pasaiako Ezkerrakoa bigarrena, hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak ziren. EAJk herritarrei kontsulta egitea eskatzen zuen, eta Bilduk eta EBk horixe bera kritikatu zioten, EAJk orain artean herritarren iritzia bere egiteko ohiturarik ez duela izan leporatuta. Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoa ere, atzera bota zuten, Bilduk abstentzioaren alde egin zuelako, mozioaren hainbat punturekin zalantzak zituztela argudiatuta Hondakinak atez ateko biltzearen kontra PSE-EEk aurkeztutako mozioak PPren babesa baino ez zuen lortu. Jaizkibel-Ulia babestu Bilduk Ulian eta Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzea eskatzeko mozioa aurkeztu zuen, eta aurrera atera zuen, EBren babesarekin. PPk kontra botatu zuen, eta EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren gainean aurkeztutako mozioa atzera bota zuten. Udal adierazpena Mozioen eztabaidari ekin aurretik alkateak igandean Tolosan izandako hilketaren harira udal adierazpen bat bozkatzea proposatu zuen, eta gainontzeko taldeek bere egin zuten. Adierazpena pasaia.net-en irakur daiteke.
Tolosan gertatutako hilketa sexistaren aurrean udal adierazpena onartu dute aho batez.
Hondakinen gaineko hiru mozio eztabaidatu zituzten lehengo astearteko udalbatzarrean, eta bat bera ere ez zuen nahikoa babesik lortu. Eztabaidatu zituzten lehenbiziko bi mozioak, EAJrena bata eta Pasaiako Ezkerrakoa bigarrena, hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak ziren.
EAJk herritarrei kontsulta egitea eskatzen zuen, eta Bilduk eta EBk horixe bera kritikatu zioten, EAJk orain artean herritarren iritzia bere egiteko ohiturarik ez duela izan leporatuta.
Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoa ere, atzera bota zuten, Bilduk abstentzioaren alde egin zuelako, mozioaren hainbat punturekin zalantzak zituztela argudiatuta
Hondakinak atez ateko biltzearen kontra PSE-EEk aurkeztutako mozioak PPren babesa baino ez zuen lortu.
Jaizkibel-Ulia babestu
Bilduk Ulian eta Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzea eskatzeko mozioa aurkeztu zuen, eta aurrera atera zuen, EBren babesarekin. PPk kontra botatu zuen, eta EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren.
Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren gainean aurkeztutako mozioa atzera bota zuten.
Udal adierazpena
Mozioen eztabaidari ekin aurretik alkateak igandean Tolosan izandako hilketaren harira udal adierazpen bat bozkatzea proposatu zuen, eta gainontzeko taldeek bere egin zuten. Adierazpena pasaia.net-en irakur daiteke.


