Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

I. mendeko erromatarren jaki biltegi bat aurkitu dute Bixeraren azpian

I. gizaldiko erromatar etxe bateko biltegia aurkitu dute San Juan plazan, Bixera eraitsi ondorengo garbiketa lanak egiten ari zirela. Obren jarraipena egiten ari ziren Arkeolaneko ikerlariek egin zuten aurkikuntza, joan zen ostiralean, eta egun horretan bertan ekin zioten indusketa lanari. Hiru metro luze eta metro eta erdiko zabalera duen jaki gordailu bat da; atzo goizera arte laurogei zentimetroko sakonera arte zuten induskatuta zonaldea. Asteartean komunikabideak deitu zituzten agertutakoa erakusteko. Bertan izan ziren Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria, Cristina Laborda Obretako zinegotzia eta Arkeolan erakundeko Pia Alkain arkeologoa, indusketen arduraduna. Urteagaren esanetan, I. gizaldiko jaki biltegi bat da aurkitutakoa, data hori baino lehenagoko etxe bateko zoru azpian egongo litzatekeena. Oraindik pozik antzematen zitzaion, ezusteko handia izan zelako. Izan ere, Laborda zinegotziak argitu zuen bezala, “Bixera eraitsi eta gero arkeologia zundaketak egin zituzten, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Hala ere, bertan jarraitu zuten lan egiten, badaezpada”. Aurkikuntza, lurrak mugitzeko fasea amaitzen ari zirenean izan zen. Alkainek ere “ezustekoa” hartu zuen: “Gure lana ostiralean bertan amaitzeko asmoa genuen, eta ez genuen uste ezer aurkituko genuenik. Badakigu erromatarren garaian hemen etxeak bazirela, baina hainbeste aldiz eraitsi eta eraiki dute bertan, zaila zela erromatarren aztarnekin topo egitea”. Alkainek biltegian azaldutako piezak aurkeztu zituen: [...]

admin
Bidasoa
2012/03/30
Indusketak San Juan plazan

Astearte eguerdira arte metro bateko sakoneraraino induskatu zuten

I. gizaldiko erromatar etxe bateko biltegia aurkitu dute San Juan plazan, Bixera eraitsi ondorengo garbiketa lanak egiten ari zirela. Obren jarraipena egiten ari ziren Arkeolaneko ikerlariek egin zuten aurkikuntza, joan zen ostiralean, eta egun horretan bertan ekin zioten indusketa lanari. Hiru metro luze eta metro eta erdiko zabalera duen jaki gordailu bat da; atzo goizera arte laurogei zentimetroko sakonera arte zuten induskatuta zonaldea.

Asteartean komunikabideak deitu zituzten agertutakoa erakusteko. Bertan izan ziren Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria, Cristina Laborda Obretako zinegotzia eta Arkeolan erakundeko Pia Alkain arkeologoa, indusketen arduraduna. Urteagaren esanetan, I. gizaldiko jaki biltegi bat da aurkitutakoa, data hori baino lehenagoko etxe bateko zoru azpian egongo litzatekeena. Oraindik pozik antzematen zitzaion, ezusteko handia izan zelako. Izan ere, Laborda zinegotziak argitu zuen bezala, “Bixera eraitsi eta gero arkeologia zundaketak egin zituzten, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Hala ere, bertan jarraitu zuten lan egiten, badaezpada”. Aurkikuntza, lurrak mugitzeko fasea amaitzen ari zirenean izan zen.

Sigillata zeramika

Sigillata zeramika puskak

Luzerna dekoratua

Luzerna baten puska, dekorazio erotikoekin

Alkainek ere “ezustekoa” hartu zuen: “Gure lana ostiralean bertan amaitzeko asmoa genuen, eta ez genuen uste ezer aurkituko genuenik. Badakigu erromatarren garaian hemen etxeak bazirela, baina hainbeste aldiz eraitsi eta eraiki dute bertan, zaila zela erromatarren aztarnekin topo egitea”. Alkainek biltegian azaldutako piezak aurkeztu zituen: zenbait txanpon, anforen zatiak, sigillata zeramika motako puska nahiko handiak, eta zeramikazko luzerna dekoratu baten puskaren bat, marrazki erotikoekin.

Mertxe Urteagak ere onartu zuen “txiripaz” aurkitu zutela biltegia. “Zundaketetan ez zen ezer agertu baina makinak lurrak mugitzen ari zirela ikusi genuen, lurra ez zegoela inguruan bezain prentsatuta”. Erromatar museoko arduradunak azaldu zuenez, erromatarren eremu lauan kokatuta zegoen etxe baten jaki biltegia edo negutegia izango zen.

Xantalenetik Santiagora
2010ean San Juan plazako biribilgunean agertutako aztarnak oso baliagarriak izan ziren erromatarrek hiriko planoa nola prestatu zuten ulertzeko. “Udaletxea dagoen lekutik Fermin Calbeton kalea pasatu arte, hori guztia lurrez eta hainbat materialez bete zuten eta berdindu, eta horren gainean eraiki zituzten hiri erromatarreko kaleak”, esan zuen Urteagak.

Bere hitzetan, kale luze-luze bat zegoen, Xantalen baselizatik udaletxe ingurura igotzen zena, lautada zeharkatzen zuena, eta museoaren ezkerretik Santiago kanalera joaten zena. “I. Mendearen bigarren erdialdean izan zen hori”, gaineratu zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.