Gaur hasiko da Vueling Hondarribian lanean
Vueling prezio merkeko hegaldi konpainia gaur hasiko da lanean Hondarribiko aireportuan. Egunero hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, hasteko, 29,99ko prezioarekin (tasak barruan). Asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 0...
Vueling prezio merkeko hegaldi konpainia gaur hasiko da lanean Hondarribiko aireportuan. Egunero hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, hasteko, 29,99ko prezioarekin (tasak barruan). Asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 09:00etan aterako da konpainiaren hegaldia El Part aireportura; astelehenetan eta ostiraletan, berriz, 12:45ean. Alderantzizko bidea 07:15ean hasiko du Vueling-ek asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan, eta 11:05an astelehenetan eta ostiraletan
Airbus 319 hegazkina erabiliko du hegaldi konpainiak Bartzelonarekin zubia egiteko (150 plazakoa da). Urtea bukatu arte, beraz, 100.000 plaza inguru saltzeko asmoa dute. Behin Bartzelonara iritsita, munduko beste 50 hirirekin konexioak eskaintzen ditu Vueling-ek.

