Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Itxita esnatu da Oarsoaldea

admin
Bidasoa
2012/03/30
Hamarnaka langilek egin dute bat informazio piketeekin Oarsoaldean, eta goiz-goizetik enpresaz enpresa ibili dira lehenik, eta komertzioetan ondoren, greba eguna zela gogorarazteko
Informazio piketeak Egiburuberrin

Informazio piketeak Egiburuberrin

Hitzordua, eguna gaua zela egin dute informazio piketeek, Mamuteko aparkalekuan. Goizeko seietarako, hamar minutu aurretik hutsa zegoen aparkalekua hamarnaka autorekin betetzen hasi da. Aparkalekuaren beste aldean, Ertzaintzaren furgonetak bildutakoen mugimenduak jarraitu ditu. Bien bitartean, Pasaia, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretako langileak, taldetxoetan bilduta, greba orokorraren gainean hitz egiten aritu dira. Baten batek, kafe termoa eta guzti atera du. Denak elkartuta, minutu gutxiko juntadizoa egin dute goizeko plangintza antolatzeko. Seiak eta laurdenerako erabakia zuten hiru taldetan banatzea: talde batek Oiartzun aldeko enpresa guneetara jo du; bigarren batek, Lezo eta Pasaiakoetara; eta hirugarrena, berriz, Errenteria-Oreretako industriaguneetara abiatu da. Oarso bidasoko hitza-k talde horrekin batera egin du ibilbidea poligonoetatik barrena. Hogeita hamar auto elkartu dira talde horretan, eta Mamuteko aparkalekutik aterata, bide zaharretik gora, Zamalbide ingurura jo dute. Bertan egin du lehen geldialdia informazio piketeak. Lantegi batean lanean ari direla ikusi dute. «Pertsianak itxita ditu lantegiak baina lanean ari den laguna ikusi dugu barruan, eta argiak piztuta daude», zehaztu dute piketeko kideek. Txirrina behin eta berriro jo dute, baino ez du inork atea zabaldu, ezta erantzun ere; bildutakoak «gaur greba orokorra» eta «eskirolak» oihukatzen hasi dira orduan. Autoetara itzulita, bideari ekin diote berriro, eta Txirrita-Maleo eta Egiburuberri poligonoetara jo dute. Bietan aurkitutako irudia berbera izan da: enpresetako ate, pertsiana eta langak itxita, eta argiak itzalita, salbuespenak salbu, eta 30 autoen bozina hotsak greba orokorra zela iragartzen. Hainbat alditan gelditu da auto karabana poligonoetan lanean ari ziren enpresa pare baten aurrean. «Lantegietan grebaren aldeko emaitza izanda ere, administrazio lanak egitera etorri dira batzuk», zehaztu du piketeetan parte hartzen ari zen lagunetako batek. Txirrita Maleo enpresagunera heltzerakoan, Ertzaintzaren furgoneta bat azaldu eta auto karabanaren atzetik ibili da. Tentsio unerik edo liskarrik ez da izan, eta normaltasun osoz ibili dira industriaguneetan aritu diren bitartean. Papresa aurrean gosaltzen Goiztiar ibili dira ere Papresako langileak. Horietako batzuk, gaueko lan txandatik aterata, enpresa aurrean gelditu dira, informazio piketeak egiteko. Beste lankideek mahaia jarri, eta bertan kafea eta jatekoak izan dituzte goizeko ordu txikietan lagun. Azaldu dutenez, «lantegian produkzioa geldituta dago, baina bulegora edo mantenu lanak egitera etortzen den baten bat izaten da beti. Grebaren arrazoiak azaltzeko gaude hemen». Zortzi eta erdiak jota sartu da herri gunera auto karabana, Beraun aldetik. Komertzioetako ateak itxita, goizeko lehenengo orduetan enpresaguneetan aurkitutako irudi berbera topatu dute herri barruan, eta bertan ere apenas izan dute lanik informazio piketeek, hiruzpalau komertziotan salbu. Ordura arteko giro lasaiak, ordea, tentsioari eman dio tarte, Biteri kalean Ertzaintza piketeei oldartu zaienean. Guztira, bost zauritu izan direla eta beste lagun bat anbulantzian eraman behar izan dutela azaldu dute informazio piketeetan parte hartzen ari ziren lagunek. Goizeko hamarrak baino lehen Foru plazan egin duten batzarrean egin du lehen balorazioa LABeko arduradun Zorion Ortigosak: «Gaurkoa [atzokoa] urte luzeetan egin den grebarik handiena izaten ari da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.