2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai. Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia. Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da . Madrilgo gobernuari, gutuna Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek. Egitaraua 09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea 09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da. 10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–. 12:00-12:45. Modu askotako [...]

Hasi dira inauteriak Errenteria-Oreretan, eta gaur, ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. Koldo Mitxelenako ikasleak, adibidez, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte Errenteria Ezagutzen gaiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotuta: Xanti eta Mai...

Bihar, eskupilotako Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 17:00etan, Bekoerrotan. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Gaztelekuren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 2 (Tatiegi-Saizar) Allerru 1en kontra (Telletxea-Iñarra).

Txirrita AEK euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute ikasturtearen bigarren lauhilekorako, hasiberrien mailan, euskara ikasteko tokiak dituztela. Maila horretako eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan ematen dituzte, 19:30etik 21:30era. Norbait...

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludoteketan ikasturtearen bigarren zatirako izena emateko epea hilaren 29an bukatuko da. 24,95 eurokoa da kuota. Hala, izena eman nahi dutenek, tokian tokiko ludotekara joan behar dute matrikula egitera, ...

Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute. Aste honetan sinatu dute ituna Juan Karlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatuak, eta Juan Mari Garitano bankuko presidenteak, Bergaran Elikagai Bankuak...

Emakumeen Ligako hogeigarren jardunaldiko partida 53-91 galdu zuen herenegun Hondarribia-Irunek ligako lehen postuan dagoen Ros Casaresen kontra. Porrota ahazteko, bi partida jokatuko dituzte neskek ia jarraian. Lehena bihar dute, Lleidan (Herrialde Ka...

Alain Basasoro eta Alain Isasa oiartzuarrak aukeratu ditu Espainiako Estatuko federazioak txapelketan lehiatzeko. Frantzian jokatuko dute martxoaren 31n Bi oiartzuar hautatu dituzte Europako Kenpo Japoniar (Nippon Kenpo) Txapelketarako. Alain Basasoro eta Alain Isasa dira bi kirolari oiartzuarrak. Espainiako Estatuko Kenpo Departamenduak (Espainiako Karate Federazioaren barnean dago) hautatu ditu biak. Martxoaren 31n lehiatuko dira Sainte Margueriten (Frantzian). Eta aurrean izango dituzte maila altua duten Errusiako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako eta Ukrainiako kirolariak. Kirol curriculum zabala Bi kirolariek kirol curriculum zabala dute. Alain Isasak kenpo kaiko gerriko beltza dauka, bigarren danarekin. Munduko txapelduna izan zen Japonian 2007. urtean eta 2010ean. Horrez gain, Espainiako Estatuko hainbat txapelketa irabazi ditu, baita nazioarteko beste hainbat ere. Alain Basasorok ere gerriko beltza dauka, dan batekin. Hainbat txapelketa erregional irabazi dituzte eta 2010ean Espainiako txapelduna izan zen. 2011ean finalista izan zen lehiaketa berean. Isasak eta Basasorok herriko Honbu Japoniar Zentro Kulturalean praktikatzen dute kenpoa, duela hainbat urte. Maila tekniko altua dute, eta duten curriculumari esker eman diete Europako txapelketarako aukera. Shihan Vidal irakaslea ari da biak prestatzen, gogor. Vidalek zortzigarren dana dauka gerriko beltzean. Txapelketa garrantzitsua Txapelketa hori oso garrantzitsua izango da aurten. Izan ere, lehen aldiz elkartu dira kenpoko bi eskola edo korronte garrantzitsuenak: Nippon Kempo eta [...]

Iragan asteburuan Elorrion (Bizkaia) jokatutako partidan galtzaile izan zen Irun Rugby Taldea. Elorrioko taldea erritmo biziarekin atera zen berdegunera, eta azkar lortu zuen aurretik jartzea markagailuan. Hurrengo minutuetan irundarrek ez zuten amorer...

Denbora dezente zen Allerru pilota taldeak kirolari federaturik ez zuela. Pasa den urtera arte. Orduan, pilotari gazte koadrila bat hasi zen Allerrun jokatzen, eta aurtengoa dute euren bigarren denboraldia. Ilusio handiarekin ari dira jardunean. Eñaut Esnaola (Hernani, 1990) da Allerruko pilota taldeko entrenatzailea. Aurretik bere herriko haurrak entrenatu zituen, eta jokalaria ere bada. Hau du lehenengo urtea Allerrun Esnaolak. Guztira, hamabi pilotari federatu entrenatzen ditu: Gazte Mailako zortzi eta lau kadete. Astearte eta ostegunetan biltzen dira entrenatzera Bekoerrotako pilotalekuan: Kadete Mailakoak 16:45etik 17:45era, eta Gazte Mailakoak, berriz, 18:00etatik 19:30era. Denera, kadeteetan lau pilotari ari dira entrenatzen. Gazte Mailakoak gehiago dira, zortzi. Bigarren Mailaren bila Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari dira herriko pilotariak lehian. Astean zehar ikasten dutena, asteburutan frontoietan erakusten dute, asteburu batean Bekoerrotan, eta hurrengoan herrialdeko beste frontoietan, txandaka. Duela gutxira arte Gipuzkoako Txapelketako partidetan parte hartu dute, eta orain Udaberri Txapelketaren barruko lehiak jokatzen ari da Lezoko pilotari taldea. Gazte Mailako bi taldeetako bat finalerako bidean dago. Eñaut Esnaola entrenatzaileak itxaropena du datorren sasoian bere taldeetako bat Bigarren Mailan ikusteko: “Hasieran berde samar zeuden pilotariak. Baina oso jarrera ona dute, gogo askorekin daude, eta egunetik egunera maila hobea ematen ari dira. Gazte Mailako bi talde ditugu, eta horietako [...]

2012ko hauteskundeei begira Hendaiako Herriko Etxeak bi hautes bulego berri sortu ditu, “bozka bulegoetan hautesle kopurua orekatzeko gisan”. Daniel Ugarte pilotalekuan eta Lizardiko Ama-eskolan jarriko dituzte bulego berriak. Horren eragin...

Gaurko egunez duela 81 urte aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika, eta egun hori gogoan izan dute gaur eguerdian Irunen. Hala, bandera errepublikarra jarri dute San Juan plazan. Zabaltza plazan bildu dira errepublika zaleak, eta martxa egin dute San Juan plazaraino. Bidean monarkiaren kontrako eta errepublikaren aldeko oihuak entzun zitezkeen, eta III. Errepublika “bidean” dela esan dute. San Juan plazara heldutakoan, ekitaldia egin dute, eta Nicolas Guerendain Irungo elkarte errepublikarreko bi kide oholtzara igo dira. Hala nola, III. Errepublika defendatu dute, “monarkia frankismoaren azken aztarna” dela iritzita. Horrez gain, Francoren errepresiopean hildakoak ere gogoan izan dituzte. Horren ostean, aurreskua dantzatu dute, eta dantzariak bandera errepublikarra eman dio Marcelo Usabiaga frankismo garaian 21 urtez espetxean egondako irundarrari. Berak jarri du, hain zuzen, bandera errepublikarra. Bigarren planoan, berriz, bandaren eskutik Riegoren ereserkia entzuten zen. Errepublikaren aldeko oihuekin eta txalo artean bukatu da ekitaldia.

Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta zenbait hitzaldi emango dituzte gaiaren gainean. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, Hiritarrekiko Harremanetarako zine...

Osteguneko Onceren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Errenteria-Oreretan. Xenpelar kalean kupoiak saltzen dituen David Pariente Castillerok saldu du zenbaki saritua. Azken egunetan ere Oncek Euskal Herriko hainbat tokitan utzi ditu sariak: 35.000 eu...

Herritarren aspaldiko eskaera astelehenetik aurrera beteko dute: ordutik aurrera Lurraldebuseko txartel bakarra erabili ahal izango dute hiri barneko autobusetan. Horrenbestez, bidaia merkeago aterako zaie txartel bakarra erabiltzen dutenei. Ez dutenek, ordea, ohiko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Lurraldebus txartela oraindik ez dutenek, bost euro pagatu behar dituzte txartela egiteagatik. Hortik aurrera, Errenteriako Udalak bidaiako 0,58 euroko tarifa ezarri du txartel bakarrarentzat. Ez dutenek, alegia, dirutan ordaintzen dutenek, bidaiako 1,10 euroko tarifa izango dute. Horrez gain, txartel bereziak aurreikusi dituzte. Hala, 10 urtez azpiko haurrek doan bidaiatuko dute, 10-24 urteko gazteek %20ko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan eta 65 urtetik gorakoek eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere %20ko hobaria izango dute. Bestalde, Oinarrizko Errenta edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailak emandako osagarriak dituztenek %100eko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan. Bonobusak Astelehenetik aurrera, ordea, ez dira bonobusak amaituko. Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 31ra arte epe bat irekiko dute txartel bakarra nahiz orain arte martxan izan diren kartoizko bonobusak erabiltzeko. Egungo bonobusak oraindik salgai egongo dira, baina apirilaren 30era arte bakarrik. Bidaiariei horietako asko ez metatzeko gomendatu die udalak; izan ere, maiatzaren 31tik aurrera, diru trukean aldatzeko aukera baino ez dute izango. Hori Herribus enpresaren bulegoetan egin ahal izango da bakarrik. [...]

Bihar abiatuko da Mutrikun Gipuzkoako trainerrilla liga. Pasaiako hamaika ontziak parte hartuko dute estropadan: Gazteen Mailan, mutiletan, San Juanek eta San Pedrok trainerrilla banarekin parte hartuko dute. Nesketan, berriz, bi ontziak San Juanenak i...

Hilaren 29an (igandea) San Marko Eguneko jaialdia egingo dute izen bereko mendian, eta urtero hainbat txosna eta postu jartzen dituzte. Aurten jarri nahi dituztenek aurretik eskaera aurkeztu beharko dute, eta hilaren 18a baino lehen entregatu beharko d...

Irungo alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak 2012ko alarderako aurrekontua onetsi zuen martxoaren 29an egindako bileran. 51.580 euroko aurrekontua onartu zuten. Diru horrekin aseguru, baimen, eta materialen alokairu zein erosketari aurre egingo d...

Urtero legez, Antxoko Basari Elkarteak sagardotegira mendiz joateko irteera antolatu du. Hilaren 21ean izango da irteera, eta bazkaria Ereñozuko Larregain sagardotegian izango da. Izena ematen dutenek 09:00etan abiatuko dira Gure Zumarditik, eta Lau Haizetatik San Markora eta handik Astigarragako bentetara joko dute. Listorretan hamaiketako egin ondoren, Aitzbitartera joko dute, handik Akolara, azkenik Larregainera iristeko. Txartelak salgai daude, 35 euroren truke, Mimos, Kamio, Izadi, Leunda eta Kurlinka tabernetan. Txartelak ostegunera arte izango dituzte salgai (hilak 19), eta ordaintzeko unean joango direnen izen abizenak zehaztu behar dira tabernetan utzi dituzten izen-emate orrietan.