Hamaika ontzi pasaitar izango dira trainerrilla ligako lehen jardunaldian
Bihar abiatuko da Mutrikun Gipuzkoako trainerrilla liga. Pasaiako hamaika ontziak parte hartuko dute estropadan: Gazteen Mailan, mutiletan, San Juanek eta San Pedrok trainerrilla banarekin parte hartuko dute. Nesketan, berriz, bi ontziak San Juanenak i...
Bihar abiatuko da Mutrikun Gipuzkoako trainerrilla liga. Pasaiako hamaika ontziak parte hartuko dute estropadan: Gazteen Mailan, mutiletan, San Juanek eta San Pedrok trainerrilla banarekin parte hartuko dute. Nesketan, berriz, bi ontziak San Juanenak izango dira. Mutil seniorretan, baina Ligatik kanpo, San Juango bi trainerrillek eta San Pedroko hiruk parte hartuko dute Gipuzkoako Federazio Kopa lortzeko lehian. Seniorren Mailan, mutiletan, eta Ligarako lehian, San Pedrok, San Juanek, eta Illunbek parte hartuko dute, Getaria, Hondarribia, Orio, Ur Joko, Zarautz eta Zumaiarekin batera. Estropada 16:30ean hasiko da.