Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Abiadura Handiko Trenaz gogoeta egingo dute Ficobako jardunaldietan

7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai. Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia. Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da . Madrilgo gobernuari, gutuna Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek. Egitaraua 09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea 09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da. 10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–. 12:00-12:45. Modu askotako [...]

admin
Bidasoa
2012/02/17
Modu askotako geltokia eraiki nahi dute egungo trenbide eremuan

Modu askotako geltokia eraiki nahi dute egungo trenbide eremuan

7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia.

Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da .

Madrilgo gobernuari, gutuna
Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek.

Egitaraua
09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea
09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da.
10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du.
10:45-11:15. Atsedena.
11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–.
12:00-12:45. Modu askotako terminalen kudeaketa: hiri bat hiri baten baitan, Adif-en eskutik –baieztatzeke–.
12:45-13:30. Burdinbide sektoaren liberalizazioa: bidaiariak eta merkantziak, R. Ramosen eskutik. Ramos, Madrilgo CEU San Pablo unibertsitateko eta ikasketa eta ikerketa taldeetako (GEI) kidea da, Espainiako burdinbideen fundazioarengatik (FFE).
13:30-15:30. Bazkalordua.
15:30-16:15. Abiadura Handiaren iristsiera Bartzelonan: hiriarentzako esanahia, Herri Katalanetako trenbidearen lagunen federazioko I. Argemiren eskutik.
16:15-17:00. Abiadura Handiko Trenak eta hiri tranbiak: joera berriak, Alstom konpainiako F. Sunyerren eskutik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.