Irekita San Marko Egunean postua jartzeko epea
Hilaren 29an (igandea) San Marko Eguneko jaialdia egingo dute izen bereko mendian, eta urtero hainbat txosna eta postu jartzen dituzte. Aurten jarri nahi dituztenek aurretik eskaera aurkeztu beharko dute, eta hilaren 18a baino lehen entregatu beharko d...
Hilaren 29an (igandea) San Marko Eguneko jaialdia egingo dute izen bereko mendian, eta urtero hainbat txosna eta postu jartzen dituzte. Aurten jarri nahi dituztenek aurretik eskaera aurkeztu beharko dute, eta hilaren 18a baino lehen entregatu beharko dute eskaera orria Errenteriako udaletxeko erregistroan. Udalak gogorarazi du taloak, gaztainak, edariak eta beste hainbat produktu saltzeko postuak jartzen dituztela jaialdi horretan.